Berriak


Asteartea, 2013(e)ko abendua(r)en 10-(e)an 11:02etan

Aranzadi Eraztuntze Bulegoak “Aranzadi Ornitologia Mintegiak 2013” programaren baitan antolatutako mintegietan, Urdaibain Arrano arrantzalea berreskuratzeko planari buruzko hitzaldi bat emango da ostegun honetan abenduaren 12an Atariako instalazioetan Vitoria-Gasteizen. Hitzaldia Aitor Galarza Doktoreak emango du eta aurtengo urtean Urdaibai Bird Center-en eskutik aurrera eraman den proiektuaren hastapenei buruz arituko da.

URDAIBAIN ARRANO ARRANTZALEA BERRESKURATZEKO PLANA

Arrano arrantzalea Urdaibain ikusi daitekeen hegaztirik ikusgarrienetako bat da. Espezie ikur hartu izanak tresna ezin hobea bihurtzen du arrano arrantzalea naturaren kontserbazio, ingurumen hezkuntza eta ekoturismorako. Aranzadi Zientzia Elkarteak harrapari honen Urdaibain ugaltze-gune bat sortzeko asmodun plana abiarazi du, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Nekazaritzako sailekin elkarlanean. Arrano arrantzalearen Europako populazioei buruz arituko da mintegia, bereziki beste herrialde batzuetako birsartze planez, eta Urdaibai Biosfera Erreserban aurton abiarazi den berreskurapen planaz.

HIZLARIA: Aitor Galarza, Aranzadi  Zientzia Elkartea.

TOKIA: Ataria; Vitoria-Gasteiz.

DATA: abenduaren 12a, osteguna.

ORDUTEGIA: 19:00tatik 20:30etara.

NORENTZAT: jende guztiarentzat.

PLAZA-KOPURUA: lekuak bete arte.

Interesgarri suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information