Urdaibai BIrd Center-ek Gautegiz Arteaga 2010-2011ko urtekari ornitologikoa argitaratu du

Asteazkena, 2013(e)ko azaroa(r)en 13-(e)an 11:18etan
 
Urdaibai Bird Centerrek 2010-2011ko urtekari ornitologikoa argitaratu du. Bertan Gautegiz Arteagako hezegunean egindako behaketak jaso dira, Eusko Jaurlaritzak 2008-2009 artean egindako aldaketak eta gero. Urtekari honek, oruetako hezegune honen sorkuntza prozezua azaltzeaz gain, 3 urte igaro ondoren izan dituen emaitzak ere zehazten ditu. Gainera bertan, 2009ko urritik 2011ko abendurarte egindako behaketak eta espezie desberdinen fenologiak ere batu dira.
 
      
 
Urtekari hau egin ahal izateko 640 zentsu inguru egin dira Gautegiz Arteagako hezegunean 2009ko urritik 2011ko abendurarte. Hilabeteko batazbeste 24 zentsu egin dira 2010 eta 2011 urteen artean.  Zentsu hauek Urdaibai Bird Centerreko teknikariak egin dituzte. Behaketa zehatz honek aukera ematen digu hegaztien fenologia aztertu eta haiek hezegunearekin duten erlazio zuzena xehetasun handiz ezagutzeko. Horregatik, urtekari hau ez da urteko aldi zehatz batetara soilik mugatu, gehienetan egiten den bezala. Horrela islatu nahi izan dugu hezegunearen garrantzia, 2009ko urriaren 24az geroztik Oruetako hezeguneak izan duen berrizapen prozesuaren ondoren, inguruko hegazti-faunak izan duen eboluzioaren azterketa eginez.
 
      
 
Urtekari honetan Urdaibaiko eta Gautegiz Arteagako hezeguneko espezieei dagokien estatusa adierazi da. Honetaz gain, espezie konkretu batzuen fenologiari dagozkien taulak eta datu zehatzak batu dira, bai bere kontserbaziorako, bere berezitasunak direla eta, edo baita Urdaibain erakusten duten migratzaile izaeragatik, interes zientifikoa dutelako. 
Urtekaria,interesatuta dagoen edonorentzat bertsio digitalean deskargatu daiteke gure web gunearen bitartez,  http://www.birdcenter.org/images/stories/documentos/anuario.pdf sartuz. Lan hau gauzatu ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza ezinbestekoa izan da.
 
 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information