Bird Center-en Nazioarteko Sarea

Urdaibai Bird Center-ek zentro kolaboratzaileen sare bat sortu nahi du. Zentro horiek gure hegaztiek erabiltzen duten bide berean egon behar dute kokatuta, Atlantiko Ekialdeko Migrazio Bideko kostaldeko hezeguneetan.
Urtean zehar, inguru bakoitzean, hegaztien espezie edo populazio ugari ikus daitezke. Hegazti horiek loturak egiten dituzte, ugaltzeko, migrazio barruko atsedenaldiak egiteko, edo negualdia igarotzeko erabiltzen dituzten gune geografikoen artean.
Zentroek antzeko ezaugarriak izan behar dituzte, Urdaibai Bird Center-ekin lankidetza-dinamikak sortu ahal izateko.
-Atlantiko Ekialdeko Migrazio Bideko kostaldeko hezegune batean kokatuta egotea.
-Inguruko hezeguneetako hegaztien jarraipen motaren bat egitea, horretarako erroldak, markaketak edo beste ikerketa motaren bat eginez.
-Dibulgaziorako bokazioa izatea, eta, horretarako, ikus-entzunezko gailuak izatea, bisitariak modu erakargarrian hurbildu daitezen ornitologiaren inguruko hainbat arlotara.
Inguruko hegaztiei buruzko ikus-entzunezko material propioa izatea (argazkiak, bideoak…), dibulgazio arloan ikusgai jartzeko.
Sareko beste zentro batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera emango duten gailuak izatea; modu horretan, zenbait elementuren bitartez (adibidez, zuzeneko kamerak), denbora errealean konektatu ahal izango da padurako zenbait hegaztirekin, bereziki interesgarria den proiekturen bat egiten ari den jendearekin bideokonferentziak egin ahal izango dira, eta abar.

|