Urdaibai Bird Center Urdaibaiko Biosferaren Erreserban bertan dago, hain zuzen ere, Gautegiz Arteaga udalerrian. Zentroa Gernika-Lumo hiribildutik 4,5 km ingurura dago, Oka errekaren eskuineko aldean, paduren ertz-ertzean.
Gernikatik heltzeko, Lekeitiora doan errepidea hartu behar da, eta Kortezubiko biribilgunera heldu. Hortik 700 metro ingurura, ezkerretara jota, Zentroaren aparkalekuraino eramango gaituen sarrera seinaleztatua hartuko dugu.
Urdaibai Bird Center
Aparkalekutik zirkuitu ornitologikora joan daiteke, eta, hortik, Urdaibai Bird Center-ek kudeatutako bi hegazti-behatokitara helduko gara. Bertatik, ezin hobeto ikus daitezke hezegunea erabiltzen duten hegaztiak. Behatokietara joateko ez da sarrerarik ordaindu behar eta egunero irekita daude, astearteetan izan ezik, padura eta inguruetako mantentze-lanak direla eta.
We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.