Inguruko hegaztiak 2013-2014 proiektua hasi da. Partaideentzako Blog berria ere martxan dago

Astelehena, 2013(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 12:24etan

Esku artean dugun hau, Europa iparraldean eta bereziki Bretaina Handian oso erroturik dagoen proiektu bat da, non iazko urtean 600.000 familiak parte hartu baitzuten “Garden Birdwatch” izeneko proiektuan.

Inguruko hegaztiak” Urdaibai Bird Center-ek bultzatutako eta koordinatutako proiektu piloto bat da, non gure etxeen inguruan bizi diren hegaztiei buruzko ezaguera handitzea duen helburu. Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz.

Hegazti horiek, janari nahikoa izaten dute udaberri eta uda aldean eta beraz, ez dute beste elikagaien ekarpenik behar intsektuak eta fruituak erraz aurkitzen dituztelako. Aldiz negua heltzearekin batera, janariaren eskuragarritasuna murriztuz doa apurka apurka tenperaturaren jaitsieraren ondorioz eta hegaztiok guk jarritako janlekuetara erraz hurbiltzen dira beharrezkoak dituzten karbohidrato eta gantz ekarpenen bila.

Garai horretan betetzen dute beraz  janlekuek funtziorik garrantzitsuena, espezie desberdinetako hegaztiak hurbiltzen baitira gailu xume horietara janari eskuragarritasunak  erakarrita. Horrela,  espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da.. 

Aurtengorako planteatzen dugun proiektua Urdaibaiko eskola guztietara eta parte hartu nahi dute partikular guztietara zabaldu nahi da.

Berrikuntza modura, aurten proiektuari buruzko Blog bat sortu da, eta bertan, parte hartzaileek euren inguruko hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi ahal izango dituzte:

Eskandinaviatik datozen txonta txikiak, edota Herrialde Baltikoetatik iritsi berri diren tarin eta txantxangorriak gure lorategietan daude…Heldu da momentua prismatikoak eta kamerak ateratzeko eta begi bistan agertzen zaigun naturako espektakulo horrekin gozatzeko…  

              

Proiektuan izen emateko epea abenduaren 31an amaitzen da. Proiektua amaitzerakoan (2014ko martxoa) partehartzaile bakoitzari bildutako datu guztiekin egindako txosten bat helaraziko zaio, proiektuan zehar lursaileko edo lorategiko janlekuak bisitatu dituzten hegazti espezie guztien urtaroko eboluzioa ezagutu dezagun.

Proiektu honetan parte hartzeko bakarrik bizpahiru gauza beharrezkoak dira:

1.- Ingurune berde bat izatea, bai zuhaitzen batekin edota bai inguruan zuhaitzak dituena.

2.- Gutxienez hegaztientzako janleku mota bi izatea, (Bata alpistearentzako edota hazientzako, eta bestea kakahueteentzako), eta proiektuak dirauen bitartean beti janariz hornituta egotea. 

Argibideak / instrucciones

Ficha de participación

Partaidetza fitxa

Guia visual

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information