Artikulu zientifiko berriak argitaratu dira.

Astelehena, 2013(e)ko abendua(r)en 02-(e)an 10:51etan

Urdaibai Bird Centerrek burutzen dituen ikerketa lanen baitan, berriki, artikulu bi argitaratu dira: euretariko bat bi lezkaditako komunitateak aztertzen dituena, eta bestea Gautegiz Arteagako padurek mokozabal arruntean (Platalea leucorodia) izan duten eragina plazaratzen dutena. 

Lehenengo aipatu dugun artikuluak, hegazti paseriformeek Urdaibaiko bi lezkaditan daukaten mihiztadura aztertzen du. Aukeratutako lezkadiak bata Barrutia auzoan: lezkadi monoespezifikoa eta marearen eragin gabekoa, eta bestea Nekesoloko lezkadi-ihitza, marearen eragin handia jasaten duena. Dibertsitatea handiagoa suertatu da Nekesolon Barrutian baino, lehenengoak duen habitat heterogeneitatea dela eta. Barrutia lezkadian ohizkoak diren espezieak agertzen dira, Acrocephalus generokoak esaterako, horien artean lezkariak, benarriz arruntak… Nekesolok aldiz espezie horiek marjinaltzat ditu, baina padura irekiko beste espezie batzuk agertzen direla ikusi da, hala nola, papo urdina (Luscinia svecica) eta ihi-txoria (Cisticola juncidis). Kopuruari dagokiola, Barrutian Nekesolon baino hegazti gehiago agertu dira. Lezkadi-mota desberdinak izateak, hegaztien dibertsitatea handiagoa izatea eragiten du Urdaibain.


Beste artikuluan, Gautegiz Arteagako paduretan egindako ingurumen hobekuntzek mokozabal arruntarengan izandako eragina aztertzen da. Artikulu hau poster modura aurkeztu zen 2012an burutu zen mokozabalari buruzko mintegian. “VII Eurosite Spoonbill Workshop”ean.

Egindako lanean, zera azaltzen da: Baccharis halimifolia landare inbaditzaileak hartutako padura eremu batetan egindako ingurumen hobekuntzak nola burutu ziren. Kudeaketa eredu horien ondorioz hezegune bat sortu zela, eta nola hedatu ziren hegazti urtarrak inguruan bertan; izan ere, horien artean mokozabala. Urdaibain, ohikoa zen mokozabalak migrazioan zehar atseden hartzen eta elikatzen ikustea,, baina ordu gutxi batzuk baino ez zituzten irauten. Aldiz, Gautegiz Arteagako urmaela eratu zenetik, geldiune horiek denboran luzatzen joan ziren eta bi eguneko bataz bestekora luzatu dira.

Gainera, jokamolde aldaketa bat ere ikusi da, hobekuntza egin arte mokozabalak soilik migrazio garaian ikusten ziren Urdaibain, baina urmaela sortu ostean, urte osoan zehar ikus daitezke. Beraz, Gautegiz Arteagako urmaelek inpaktu positiboa daukate espezie honengan, eta  hezegunean gizakiaren enbarazurik ez egoteak, gure artean  denbora gehiago egoteko aukera ematen die.

Bi artikuluak web honetako argitalpenak ataletik deskargatu daitezke.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information