Berriak


Asteartea, 2013(e)ko abendua(r)en 17-(e)an 15:29etan

Abenduaren 14-15eko asteburuan MONNA proiektuaren aurkezpena burutu da Urdaibai Bird Centerren. Hain zuzen ere, ekimen hau Europar Batasunetik eta  Lurralde Lankidetza 2007-2013 (POCTEFA) programatik  lagundutako Natura eta hegaztien monitorizaziora bideratutako proiektua da.

Hori dela eta, Monna proiektua jendaurrera zabaltzeko, zentrora bertara hurbildu den jendeari proiektu honen garapenaren datuak eta azken emaitzak azaldu zaizkio. Zentroko teknikari batek bisita gidatuak burutu zituen naturarekin zerikusia duten garapen teknologikoko proiektuak nola lantzen diren erakusteko eta Urdaibai Bird Centerrek proiektuan izandako parte hartzea zein izan den azalduz. Bestalde, bisita autogidatuak egin zituztenek, ikustentzunezkoen eta posterren bitartez izan zuten aukera proiektua ezagutzeko.

Aukera izan zen proiektuan erabiltzen diren gailuak aurrez aurre ikusteko eta interes handia sortu zen horietatik lortzen diren datuek zer nolako informazioa ematen duten jakiteko.

Izan ere, bisiten helburua Monna proiektua jendaurrera plazaratzea izan da, batez ere, I+D+i proiektu honek Europa naturaren monitorizazio teknologietan mundu mailako lidertzara eramatea helburu duen proiektua bideratzeko; hain zuzen ere,  ingurumen eta biodibertsitatearen kudeaketarako erabiliko diren politika publikoak ezartzeko.

Hegaztien migrazioen jarraipenak aztertzeko europar oinarria duten geolokalizaziorako  teknologiak garatzearekin batera, puntako sektore ekonomiko bat bideratuko duen “Living-lab” baten eratzea du helburu: naturaren monitorizazioa. Horretarako, hegaztien mugimenduak ezagutzeko balio duten bi gailu eta plataforma multimedia bat garatu dira. Sortuko diren aplikazio horiekin, alde batetik, ikertzaileei eta ornitologoei  zuzendutako produktu bat;  eta nola ez,  jende guztiari  zuzendutako errekurtso turistiko berri bat plazaratzeko helburua dago martxan. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu gure web orrian edota Monna proiektuaren orrian.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information