Berriak


Igandea, 2014(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 19:29etan

Behaketan

Atzo egun seinalatu hau ospatzeko Urdaibai Bird Centerretik antolatu genituen aktibitateetara jende ugari urreratu zen. Parte hartzaileek, hezeguneei buruzko eta konkretuki Gautegiz Arteagako padurari buruzko informazioa jasotzeko aukera paregabea izan zuten.

padura

Atzo izandako marea itzelak erakusten dituen Gautegiz Arteagako paduraren panoramika.

Aktibitate guztiak sistema interesgarri horien baloreak ezagutzeko helburuarekin burutu ziren, batez ere horien kontserbazioak daukan garrantzia azpimarratuz, bai gizakiarentzako eta baita ere ekosistema horien beharra daukaten izaki bizidun guztientzako duten interesa nabarmenduz.

Bisita autogidatua

Familia bat bisitaldi autogidatua egiten. 

Zentroko irteera

Gautegiz Arteagako paduretatik zehar burutu zen bisitaldi gidatua.

Bisita gidatua

Gidatua

Zentro barruko bisitaldiak

Hezeguneen kontserbazioaren menpe dauden animalia talde guztien artean, aipatu beharrekoak dira hegazti urtarrak, eta atzoko egunean aukera paregabea izan genuen horiek behatzeko eta hobeto ezagutzeko.

Ubarroiak, lertxunak, mokozabalak, zertzetak, ahate txistulariak, istingorrak eta kopetazuriak gure begien aurrean agertu ziren bitartean, zentroko teknikariek beraien fenologia, ekologia eta identifikatzeko gakoak azaldu zituzten.

Beraz atzokoa hezegune horietan bizi diren hegaztiez disfrutatzeko egun ezin hobea izan zen.   

Mokozabalak

Goizean goiz hezegunean ikusi genituen 18 mokozabalak. Beraietako bik Holandan jarritako eraztuna zeramaten.

Kuliska zuria

Kuliska zuria.

Ahate mokozabala

Ahate mokozabal bikotea

Lertxuntxo handia

Atzo ikusitako bitxikeriatako bat, lertxuntxo handia.

Ubarroiak

Ubarroiak zentro aurreko urmaelean liskarretan.

Zingira mirotza

Behatoki aurretik hegaldiak egiten ibili zen zingira mirotza.

Zapelatza

Zapelatza

Ubarroia lertxuntxoa

Ubarroia, kopetazuria eta lertxuntxo txikia.

Lertxun hauskara eta zertzetak

Lertxun hauskara eta zertzeta eme hirukotea.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information