Gautegiz Arteagako Udalaren 2014. urteko egutegia
Osteguna, 2013(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 08:28etan |
Urtero egiten duen legez, 2014rako ere Gautegiz Arteagako udalak auzokideen artean banatuko den egutegia kaleratu du. Aurtengo honetan, inguruko hainbat hegaztiren argazkiak jarri dira egutegian. Urdaibai Bird Center-ek 12 hegazti horien eta bizi diren Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren habitaten argazkiak bideratu dizkio udalari. Irudiak testu labur batzuekin daude uztartuta, eta izan ere egutegia soilik polita egiteaz gain, jendaurrera hain interesgarria den hegaztien mundua ezagutzen laguntzeko helburuarekin jarri dira.
Gautegiz Arteagako Udalak egingo duen banaketatik aparte, egutegia Urdaibai Bird Center-en bertan ere eskuratu ahal izango da 3 €-ren truke.
|