Abenduak 14 eta 15eko asteburuan Urdaibai Bird Centerren hegaztiak eta natura monitorizatzeko Monna proiektuaren aurkezpen jardunaldiak antolatuko dira. Proiektu hau Europar Batasuneko 2007-2013 Lurralde lankidetza programak (POCTEFA) babeste du.
Aipatutako arrazoiagatik, bisita gidatu eta autogidatuak publikoari proiektu hau azaltzera bideratuko dira. Bisita gidatuetan arduradunek proiektuak orain arte suposatu duenaren laburpen bat egingo dute eta proiektua amaitu ondoren lortuko diren emaitzak. Bestalde, bisita autogidatuak burutzen dituzten pertsonek azalpen poster eta ikus-entzunezkoen bidez ezagutuko dute proiektua.
Monna proiektuak Europa mundu mailako naturaren monitorizazioaren lidergoan kokatu nahi du. Hori, biodibertsitate eta ingurumen kudeaketaren politika publiko eraginkorrak ezartzeko erabili nahi da.
Teknologiaren garapenaren konbinazioa erabiltzen du hegaztien migrazioaren analisirako. Horretarako europar oinarria duten geoposizio arloko teknologia berriak erabiltzen dira, hori naturaren monitorizazioa bezalako sektore ekonomiko berri bat mundura jaurtitzen duen living-lab baten sorrerarekin egingo da..
Honetarako gailu batzuk garatuko dira hegaztien mugimenduak ezagutzeko eta mulitmedia eta gailuanitzeko plataforma bat ere, geoerreferentziatutako datuak kudeatzeko eta jendarte ezberdineri eskeintzeko, alde batetik, ikertzaileak, bestetik hegaztizaleak eta azkenik, gendea orokorrean, baliabide turistiko bezala onura atera.
Proiektu honetan erakunde ugarik parte hartzen dute: GAIA (Euskal Herriko teknologia elektronikoen eta informazioaren industriak), Aranzadi zientzia elkarteak (Urdaibai Bird Center), Vicomtech (Interakzio bisual eta komunikazioko teknologia zentroak), AGUILA Techonologie (Akitania), Estia (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancés de Bayonne(Akitania).
|