XVIII. Eraztunketa Kongresua Donostian ospatu da

Astelehena, 2013(e)ko azaroa(r)en 11-(e)an 08:26etan

Aranzadiko Eraztunketa Bulegoak SEO/Birdlife-ren laguntzarekin, urriaren 31tik azaroaren 3ra ospatu den XVIII. Hegaztien Eraztunketa Zientifikoaren Kongresua antolatu du Donostian,  aurton gai nagusia hezeguneak izan direlarik. 

Juan Arizaga Aranzadiko Eraztunketa Bulegoko Zuzendariak, Juan S. Monrós SEO/BirdLifeko Migrazio Zentroko Zuzendariak, Juantxo Agirre Aranzadi Zientzi Elkarteko Ordezkariak eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Kontseilari-ordeak eman zioten hasiera kongresuari. Honez gain, inaugurazio-hitzaldia Doñana CSIC-eko Estazio Biologikoko kide den Juan A. Amat-ek eman zuen. "Epe luzeko eraztunketa programak: honen garrantzia uretako hegaztien portaera, ekologia eta kontserbazioaren ikerketan" deituriko txostenean,  habitataren erabilpena ezagutzeko eta kontserbaziorako estrategiak proposatzeko hegaztien banakako ezagupen eta portaeraren azterketaren beharrizana aldarrikatzeko adibideak eman zituen.

Ondoren, konferentzia, saio ezberdinetan banatu zen eta saio bakoitzaren hasieran, ospe handiko ikertzaileek garatzen ari ziren gai ezberdinen garrantzia ezagutzera eman zuten.

Lehenengo saioa, eraztunketa eta hezeguneen kontserbazioari buruzkoa, Juan Monrósek hasi zuen "Eraztunketa eta hezeguneen kontserbazioa: kontserbaziorako arazo larriak dituzten zingiretako espezieen ikerkuntzarako funtsezko teknika" deituriko txostenarekin. Bertan, banakako markaketaren teknikak espezie batzuen kontserbazioan eta ondorioz hauek agertzen diren ekosistemen kontserbazioan ere nola lagundu dezakeen azaldu zuen. Ondoren, habitaten suntsipenak eta birsorkuntzak zein udaberriko eurite jarraiek sorturiko asalduren eta bere zonalde batzuetako garrantzi erlatiboari buruzko txostenak eman ziren. Urdaibai Bird Center-en izenean, Ainara Azkonak zuhaixka exotiko batek Urdaibaiko paseriforme migratzaileen geltokien ekologian duen inpaktuen nundik norakoak azaldu zituen (hemen ikusi edo deskargatu daiteke).

Bigarren saioan, eraztunketaren erabilera izan zen hizketagai, migrazio-geralekuen ekologia ikerketetan. Lehenengo txostena Julio M. Netok eman zuen, hegaztien migrazioari buruzko ikerketan eraztunketak daukan paperari buruz hitz egin zuelarik. Gogoetarako aukera eskeini zuen, etorkizunean eraztunketak izango duen papera eta sasoi ezberdinetara nola moldatu beharko duen azalduz, beti ere garatuko diren metodo desberdinekin bateragarri izan dadin. Hurrengo konferentzietan, oztopo geografikoak edo klima bezalako faktoreek, hegaztien migrazioan daukaten garrantziari buruz aritu ziren; migrazioan baldintzatzaileenak diren faktoreen zehaztapena, basoetako erlazio ekologikoen zehaztapena eta Bizkaiko golkoko atsedenlekuen ikerketaz ere aritu zirelarik.

Hirugarren saioa, ugalketaren inguruko ikerketen baitan, eraztunketaren erabilpenari buruzkoa izan zen eta Vittorio Bagglionek hasi zuen "Hegaztien hazkuntza kooperatiboaren gaineko ikerketa ebolutiboa egiteko banakako azterketa" deituriko txostenarekin, non gizarte kooperatibo bateko indibiduo mailako portaeraren analisiaz aritu baitzen, benetako konplexutasuna zein den  ezagutu eta bere eraginkortasun biologikoa hobetzeko estrategia desberdinak azaldu ahal izateko. Honez gain, kaskabeltzaren inkubazio erritmoen  edo adinaren egituran izan ditzazketen aldakortasunaren inguruko azalpenak ematen zituzten txostenak ere entzun ahal izan ziren, Arabako hegazti ugaltzaileen migrazio-portaera eta espezie arraroen detekziorako edo beraien ugalketa-arrakasta eta hau baldintzatzen duten aldagaien zehaztapenean, eraztunketak duen garrantziarekin batera, espeziearen arrakasta baldintzatu dezaketelarik ingurune horretan.

 
Larunbateko lehen saioan, biziraupen ikerketak izan ziren mintzagai eta Daniel Orok gonbidaturiko txosten bat aurkeztu zuen "Eraztunketa eta harrapaketa/berrarapaketa populazioen demografia eta portaera aztertzeko tresna gisa" deiturikoa hain zuzen ere. Bertan, beste azalpen askoren artean, ongi diseinaturiko eraztunketa eta jarraipen proiektuen garrantziaz aritu ziren, hauek, parametro demografikoak ikertu ahal izateko analisiak egitea errazten dutelarik eta honela, espezieen kontserbaziorako hain garrantzitsua den populazioen portaeren ikerketa baimentzen delarik. Ondorengo konferentzietan, kaskabeltza bezalako espezieen biziraupenaren garapenean tenperaturak izan dezakeen eraginaz, CESetako populazio joeretaz, nola Prestige itsasontziaren isuriaren analisi sakonagoek, honek ekaitz-txorietan izandako eraginaren irudi argiago bat izaten lagundu duten, eta hesi-berdantzaren okerreko maneiuak izan ditzakeen eraginetaz eta hauek ekiditzeko aukeretaz ere aritu ziren. Urdaibai Bird Center eta Bizkaiko diputazioaren izenean aritu zen AItor Galarzak, Izaroko lertxuntxo txikiaren populazio-dinamika aurkeztu zuen, orain dela gutxi sortutako kolonia honen hazkundea zehazten duten parametroak eta berau mugatu ahal izan duten gertaera latzak  estimatuz.
 
 
5. saioari dagokionez, Joan Castany-k ingurumen hezkuntza arloko eraztunketari buruz hitz egin zuen, konkretuki "Eraztunketa Zientifikoaren optimizazioa hezkuntza ikuspuntutik" izeneko txostenaren bitartez, zeinetan  ingurumen hezkuntzaren baitan eraztunketa eta postulatu konstruktibista eta jarrerazko intentzioen elkarketan daukan esperientzia ezagutaraztera eman zuen. Txosten honetan gainera, ikuspuntu desberdinak aipatu zituen eskola barrutik zein kanpotik, programazio didaktikoetan oinarriturik beti ere. Honekin batera, eraztunketa, ingurumen hezkuntza eta estrategia zientifikoa uztartzeko erronkari buruzko konferentziak ere egin ziren, eraztunketa, pertsonen eta zientziaren arteko zubi bihurtzeko egindako ahaleginetan "Gure txoriak" bezalako proiektu konkretuen aurkezpenen bidez. Honela, ingurumen hezkuntzaren bidez, ingurunea ikusteko moduaren aldaketaren eragile izan daitekeelarik, zeinak ingurunearen babesean lan egiteko beharra dakarren.
 
Kongresuko azken txostena Pascual Lopezek eman zuen, eta bertan dispertsio ikerketetan egiten diren eraztunketetaz aritu zen. Lopezek, jaio ondorengo dispersio-distantzia, lehen ugalketa data etabarren inguruan hitz egin zuen, zeinak populazio dinamikan zuzenean eragiten duten faktoreak diren eta espezieen banaketa eremuak eraldatzen dituzten. Horretarako hainbat adibide praktiko erabili zituen.Entzun ahal izan ziren baita ere sai arrearen elikatze mugimenduei eta hauek kontserbazioan izan dezaketen ondorioei buruzko aurkezpenak, edo kaio hankahoriaren dispertsioan hondakinen kudeaketak daukan eragina edo eta laginketako esfortzuak suposatzen duen zehartasuna ekidinez Monte Carlo-ko simulazioen erabilpenaren ingurukoak.
Gainera, azken hitzaldi bat gehitu zen saiotik kanpo, Raül Aymí-k eman zuena hain zuzen ere malkar-sorbeltzaren migrazioaren geolokalizadore bidezko jarraipenari buruzkoa, zeinetan proiektuaren diseinua, aleen harrapaketan izandako arazoak eta eremu desberdinetako populazio dinamikak izan ziren hizketagai.

Azkenik, kongresuaren itxiera saioa egin zen, link honetan irakurri daitezkeen ondorioak irakurriz. Ondoren, CMAko eraztuntzaileek, eraztuntzaileen urteroko asanblada burutu zuten.

Igandean Urdaibai Bird Center-era bisita egin zen, Paula Cabiedes Urdaibaiko patronatoko zuzendariak Kongresuko parte-hartzaileei egin zielarik harrera. Zentruak burutzen dituen bisita gidatuetariko batez gozatzeko aukera izan zuten, zeinetan entzuleak hegaztietan adituak izanik, Urdaibaiko azalpen espezifikoagoak entzun ahal izan zituztelarik eta hegaztiak behatzeko aukera ere izan zutelarik. Erreserbako behatoki batetara hurbildu ziren ondoren, itsasadarraren tarteko eremua bere osotasunean behatu ahal izateko, bisitaren bukaerarako Laidako hondartzara joan zirelarik.
 
 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information