Aparteko gertaera jazo da Brinzal arrano arrantzalearekin.

Asteartea, 2013(e)ko azaroa(r)en 12-(e)an 12:22etan

Aste honetan aparteko gertaera bat jazo da. Izan ere, Brinzal, Urdaibaiko Arrano Arrantzalearen Errekuperazio Proiektuan baitan uztailean askatutako arranoetako bat, Gambiara mugitu da azken egunetan eta bere kokaguneak ezuste atsegin bat utzi digu: egun batzuk daramatza Montorre eta Urretxindorra eskolek harremanetan dauden Gambiako eskoletako baten inguruetan. Kasu honetan, beraz, Eskozia-Urdaibai-Gambia konexioa erabateko arrakasta izan da, gertaera honek, dudarik gabe, eskola hauen arteko harremana estutuko baitu. Arrano arrantzale honek egun batzuk daramatza Tendaba herritik oso gertu, Gambiako eskolen proiektuaren koordinatzailea den Junkung Jadama-ren bizilekua. 

Tanji Lower Basic School-eko ikasleak (Gambia) Gambia ibaiaren hezeguneetan arrano arrantzaleak behartzen.

Birnzalen kokagunea Tendaba-ko inguruetan (Gambia).

Era honetan, arrano arrantzalearen kontinente-arteko migrazioak eratu duen zirkulua ixten da, Eskoziako, Urdaibaiko eta Gambiako eskolak lotuz. "Ospreys migration linking comunities" proiektua, zeinetan Muxikako Urretxindorra eskolak eta Gautegiz Arteagako Montorre eskolak parte hartzen duten, munduko eskola ezberdinen artean harremanak sortzen saiatzen da, lotzen dituen gai baten bitartez: arrano arrantzalearen migrazioa.

Brinzal (P4), bere askapenaren egunean.

Proiektu hau “The Osprey Migration foundation”-ek koordinatzen du, Rutland Water-en bitartez, Ingalaterran. Haien helburua arrano arrantzaleek egiten duten migrazio bidearen bitartez, toki desberdinetako eskolak lotzea da. Horrela gauzak, lehen aipatutako Urdaibaiko eskolak Logie (Eskozia) eta Tanji Lower School (Gambia) eskolekin batera daude lanean, esperientziak partekatuz eta bakoitzak bere kultura, ondare naturala eta hezkuntzaren arloko esperientziak ezagutaraziz. Kasu honetan arrano arrantzaleak bitartekariak dira eta haiekin munduko toki desberdinetako ikasleak errealitate sozial, kultural, ekologiko eta hezkuntza arloko ezagutza desberdinak ikasten dituzte.

Brinzal arrano arrantzale eme bat da, Lairg-eko herrian jaiotakoa, Shuterland-eko eskualdean, Eskoziako Highlands-etan edo Lur altuetan.  Bere habiatik Uztailaren 5ean atera zuten eta Urdaibaira heldu zenean 1400 g inguru pisatzen zuen. PVCz egindako eraztun hori bat ipini zioten urrunetik identifikatu ahal izateko P4 kodigoarekin. Arrano Arrantzale honen mugimenduak ezagutu nahi badituzu, sar zaitez web gune honetara:

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/242

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information