Berriak


Asteartea, 2014(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 09:33etan

Mokozabal arrunta Gautegiz Arteagako hezeguneen berreskuratze lanak hasi aurretik paseko portaera izan ohi zuen, bai udaberrian eta batez ere udazkenean. Udazkenean zehar Afrikako ipar-mendebaldeko kostalderantz negua igarotzera doazen mokozabalen talderik handienak beha daitezke, batez ere Senegal, Mauritania, Ginea Bissau eta Gambiarantz bidaiatuz.

IMG 0049 

Ale negutarrak Gautegiz Arteagako hezegunean janari bila.

Hezegunearen berreskurapenaren ondoren, mokozabalek negua igaro dute bertan aldizka, udazkeneko migrazioa nolakoa izan denaren arabera. Iazko urteko neguan mokozabalik ez zen gelditu, baina aurtengoan 6 gazte daude negu-pasan. Egunean zehar itsasadarraren eta Oruetako urmaelaren artean mugitzen dira, bai janari-bila eta bai atseden hartzeko leku bila Ubarroi eta lertxuntxoekin batera. Mokozabal horien artean bat eraztunduta dago, eta kodea ikusita Holandako jatorria daukala esan genezake. Izan ere, Holandako jatorria baitaukate Europa mendebaldeko mokozabalen 80%-ak. Eraztundutako mokozabala 2013ko abenduaren 6an ikusi zen lehen aldiz eta gaur egun ere hemen jarraitzen du, beste 5 alerekin.

  IMG 0068

Mokozabalak Ahate txistulariekin batera.

Igande honetan eztei-aurreko migrazioan zeuden lehenengo mokozabal taldea ikusteko aukera izan genuen seguruenik Holandarako bidea zeramaten, izan ere, Herbehereetara iristen diren lehenengoak otsaila erdialdean izaten baitira; hala eta guzti ere, migrazioaren gorena martxoa eta apirila bitartean ematen da Urdaibain. Talde honetan 18 ale bildu ziren beraietariko batzuk eztei-lumaje dotorea erakusten zutelarik.

Mokozabalak

Igande honetan ikusi den 18 mokozabaleko taldea.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information