MONNA proiektuaren aurkezpenak interes handia sortu du.
Asteartea, 2013(e)ko abendua(r)en 17-(e)an 15:29etan |
Abenduaren 14-15eko asteburuan MONNA proiektuaren aurkezpena burutu da Urdaibai Bird Centerren. Hain zuzen ere, ekimen hau Europar Batasunetik eta Lurralde Lankidetza 2007-2013 (POCTEFA) programatik lagundutako Natura eta hegaztien monitorizaziora bideratutako proiektua da.
Hori dela eta, Monna proiektua jendaurrera zabaltzeko, zentrora bertara hurbildu den jendeari proiektu honen garapenaren datuak eta azken emaitzak azaldu zaizkio. Zentroko teknikari batek bisita gidatuak burutu zituen naturarekin zerikusia duten garapen teknologikoko proiektuak nola lantzen diren erakusteko eta Urdaibai Bird Centerrek proiektuan izandako parte hartzea zein izan den azalduz. Bestalde, bisita autogidatuak egin zituztenek, ikustentzunezkoen eta posterren bitartez izan zuten aukera proiektua ezagutzeko. Aukera izan zen proiektuan erabiltzen diren gailuak aurrez aurre ikusteko eta interes handia sortu zen horietatik lortzen diren datuek zer nolako informazioa ematen duten jakiteko.
Izan ere, bisiten helburua Monna proiektua jendaurrera plazaratzea izan da, batez ere, I+D+i proiektu honek Europa naturaren monitorizazio teknologietan mundu mailako lidertzara eramatea helburu duen proiektua bideratzeko; hain zuzen ere, ingurumen eta biodibertsitatearen kudeaketarako erabiliko diren politika publikoak ezartzeko.
Hegaztien migrazioen jarraipenak aztertzeko europar oinarria duten geolokalizaziorako teknologiak garatzearekin batera, puntako sektore ekonomiko bat bideratuko duen “Living-lab” baten eratzea du helburu: naturaren monitorizazioa. Horretarako, hegaztien mugimenduak ezagutzeko balio duten bi gailu eta plataforma multimedia bat garatu dira. Sortuko diren aplikazio horiekin, alde batetik, ikertzaileei eta ornitologoei zuzendutako produktu bat; eta nola ez, jende guztiari zuzendutako errekurtso turistiko berri bat plazaratzeko helburua dago martxan. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu gure web orrian edota Monna proiektuaren orrian. |