Berriak


Asteartea, 2014(e)ko urtarrila(r)en 28-(e)an 17:32etan

Portada Eusk 

 

Datorren otsailaren 2an Urdaibai Bird Center-ek doako bisitaldi gidatuak burutuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban hezeguneen aldeko mundu-mailako egunean parte hartu nahi duen guztiarentzat.

 

marisma Orueta

 

Egunak berak gure hezegunetan Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du; hori dela eta, urteko sasoirik hotzenetan ehunka hegaztik negua pasatzeko eremu modura hartzen ditu Gautegiz Arteagako padurak, hegazti kopuru finkoa mantenduz Europako iparraldean eta ekialdean sortzen diren hotz boladek nabarmen handitutako kopuruak hurbiltzen gaitzute kaleentzako ikuskizun zoragarria bihurtuz. Ikusiko ditugun hegaztien artean aipatzekoak dira besteak beste: mokozabala, kuliskak, hegaberak, lertxun hauskarak, martin arrantzaleak, uroiloak, txilinportak eta  espezie askotako ahateak. Beste askoen artean txori zezena eta lertxuntxo handia aipamen berezi bat merezi dute.

 

anatidas y otras

 

Mundu-mailan aldi berean ospatzen den egun honen helburua, hezeguneen ezaguera, ikerketa eta gozamenean aritzea da eta Bizkaiko hezeguneek betetzen duten funtzio estrategikoa Europako hegaztien ugalketarako eta negu-paserako eremu garratzitsu giza jakinaraztea da ere bai; hori dela eta, mundu osoko elkarte eta erakunde desberdinek egun hau erabiltzen dute euren inguruko jendaurrean hezeguneei buruzko gaiak plazaratzeko eremu txikietatik mundu mailara.

 

tecnicos trabajando

 

Testuinguru honetan, otsailaren 2an Urdaibai Bird Center-ek, Aranzadi zientzi Elkarteak kudeaturiko ekipamendua, ordu eta erdiko iraupeneko bi bisitaldi gidatuak burutuko ditu Zentrora, gehienezko taldeak 20 pertsonatakoak izango direlarik. Era berean, Autogidaturiko bisitaldiak gailu autonomoen bidez (audiogidak) goiz osoan zehar egin ahal izango dira baita ere. Aktibitate guzti hauek doakoak izango dira egun horretan.

 

Urdaibai Bird Center

 

Bisita horietan alde batetik zentroaren ekipamendua, Gautegiz Arteagako hezegunetan eta paduretan dauden hegaztiak erakutsiko da. Horrez gain, Urdaibai Biosfera Erreserbako hezeguneak ezagutzeko eta interpretatzeko aukera egongo da 2 orduko ibilbide naturalistiko baten bidez. 

 

Hegaztiak

 

Egun horretako aktibitate gidatuetan parte ahal izateko aldez aurretik erreserba egitea gomendatzen dugu zentrora deitzen plaza mugatuak dira eta. Bai bisitaldi gidatuen plaza erreserba egiteko edo bisitaldiei buruzko zalantzak edo informazioa eskuratzeko telefono zenbaki bat duzu: 699 839 202 eta gure web orrian: www.birdcenter.org.

 

Bisitaldiak zentrora ordu eta erdiko iraupena izango du eta 11:00etan (euskera) eta 11:30etan (gazteleraz) hasiko dira eta Urdaibaiko hezegunak ezagutzeko irtenaldia 10:30 etan hasiko da 2 orduko iraupenarekin.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information