Berriak


Astelehena, 2013(e)ko abendua(r)en 30-(e)an 18:02etan

Bada hilabete baino gehiago “Urdaibai” arrano arrantzale gaztea Senegaleko kostaldera iritsi zena. Dakar hiri erdian egonaldi luzea egin ostean, hegoalderantz abiatu, eta “Urdaibai” Petite Cotê senegaldarrean finkatu da, konkretuki Mbodièneko deltan, hondartza luzez eta mangladi oparoz osotutako turismo erakargarritasun handiko leku paregabean.

Azken astean zehar kostaldetik itsasorantz irteerak burutzen aritu da egunean zehar, eta arratsalderako hilabete luzean etengabe erabiltzen aritu den atseden-lekuetara hurbildu da egunero.

“Urdaibai”ren Senegaleko kostaldeko egonaldiko gora-beherak zehaztasun handiagoz jarraitu nahi badituzu, web orrialdeko “JARRAIPEN TEKNOLOGIAK” ataleko “ARRANO ARRANTZALEAK” “URDAIBAI” azpiatala klikatu edo hurrengo linkaren bidez jarraitu ahal izango duzu,

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/241

Bidaia ona izan!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information