Berriak


Larunbata, 2013(e)ko abendua(r)en 21-(e)an 13:00etan

Gaur jadanik bukatu da zentroko instalazioetan eta bere inguruetan emandako uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa.

Ikastaroko parte-hartzaileak uretako hegaztiak behatzen Oruetako behatokitik.

Gautegiz Arteagako hezegunearen panoramika Oruetako behatokitik..

 

Ikastaroa hiru saiok osatu dute, non parte-hartzaileek uretako zenbait espezieez gozatu ahal izan duten, hegaztien ohiturak ezagutu, beraien arteko ezberdintasunak ikusi eta espezie ohikoenak ezagutzen ikasi duten.

Parte-hartzaileak saio teorikoetan Urdaibai Bird Center-eko instalazioetan.

Parte-hartzaileak saio teorikoetan Urdaibai Bird Center-eko instalazioetan.

 

Hegaztien behaketarako erabiltzen den materialaren erabileraren ikastaldia ere ezin da gutxietsi, hala nola, prismatiko, teleskopio eta identifikaziorako gidena.

Materialaren erabileraren argibideak entzuten Urdaibai Bird Center-eko behatokian.

 

Hiru saioetan ikusi diren hegazti askoren artean, hauexek nabarmendu ditzakegu:

Beltzarana. Plegadis falcinellus

Lertxun hauskara. Ardea cinerea

Lertxuntxo handia. Ardea alba. Mokozabala.  Platalea leucorodia

Ubarroi handia. Phalacrocorax carbo

Antzara. Anser anser

Txori-zezena. Botaurus stellaris

Momentu ikaragarria bizi duguna Txori-zezena ikusten.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information