“Urdaibai” arrano arrantzalea: DAKAR-etik SALOWN Deltara

Asteazkena, 2013(e)ko azaroa(r)en 06-(e)an 07:38etan

Dakar hiriaren erdigunean hilabete pasa igaro ostean, “Urdaibai” berriz ere Senegal hegoalderantz zuzendu da. Urriaren 31an egonaldi luzea egiteko aukeratu zuen “Dakarreko Golf Kluba” atzean utzi du. Salowneko deltarantz hartu du norabidea, hain zuzen ere, hilabete lehenago Sahara gurutzatu ostean ezagutu zituen Senegaleko lurrak berriz ere hegaldatuz.

"Urdaibai"k hilabete pasa igaro zuen Dakarreko hirigunea 

Azaroaren 1ean Goreeko badia zeharkatu eta Senegaleko kostaldetik zehar, Salown deltako kanal eta mangladietara iritsi da. Gaur egun, Keur Maoual eta Joaul Fadiaout herrien inguruan aurki genezake “Urdaibai”, Afrikako lur hauetan ezaugarri diren Baobab eskerga eta arkazien artean.

Saloum deltako kanalak (Senegal)

Bidaia interesgarri eta harrigarri hau zehaztasun gehiagoz jarraitzeko gure web orrialdeko “JARRAIPEN TEKNOLOGIAK” ataleko “ARRANO ARRANTZALEAK” azpiatala klikatu edo hurrengo linkaren bidez jarraitu,

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237

eta horrela gure arrano arrantzaleek Mendebaldeko Afrikan zeharreko bidaian izango dituzten  gora beheren berri izango duzu.

Zorte on!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information