Berriak


Asteartea, 2013(e)ko urria(r)en 08-(e)an 08:33etan

Irailaren 20an sateliteak berri kezkagarri bat eman zigun … “Artia” ez da mugitzen eta geldi dagoen seinale horrek arranoari zerbait gertatu zaiola adierazi dezake. Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik kanpo gaude, Durangoko udalerrian; seinaleak Oiz mendiko hegoaldeko hegalera garamatza, txarrena esperoaz.

      

Hegoaldeko hegal horretan gailurrean dauden telebista eta irrati antenetatik datorren aireko linea elektrikoa (lur azpitik sartu gabekoa) doa. “Artiaren” GPS seinaleak tontorretik datorren dorre batera jarri gaitu begira… hurbildu gara… eta bertan dago!!!... “Artia” arrano arrantzalea da… hilda dago, dorre elektrikoaren azpian elektrokutatuta. Bere ondoan duela denbora elektrokutaturiko beste harrapari baten arrastoak daude.

Hegazti horiek euren migrazio bidaiei ekiten dienean beti pentsatzen dugu gurutzatu behar dituzten oztopo geografiko handietan, Mediterraneo itsasoa, Saharako basamortua edo Afrikako arriskuetan besteak beste, baina benetan ez gara konturatzen benetako oztopoak gizakiak ezarritakoak direla eta gure artean aurkitzen direla. Kasu honetan heriotzaren kausa isolatu gabeko dorre elektriko bat izan da, Urdaibaiko Erreserbatik kanpo, eta bere migrazio ibilbide luzea hasi berri zenean.

"Artia" elektrokutatu zen dorre elektrikoaren gurutzea 

Talka eta elektrokuzioagatik gertatutako istripuak heriotza ez-natural gehien eragiten dituzten arrazoi garrantzitsuenak dira, harraparien eta hegazti handienen artean, lertxunak eta zikoinak esaterako. Adibide gisa zikoina zuria dugu,  Urdaibaiko birsartze proiektuan askatutako aleenen %20a elektrokuzioengatik edo talkagatik hil zen Biosfera Erreserba barruan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzak gerora sare elektrikoaren aldaketa prozesu bat aurrera eraman zuen Urdaibain. Horrela gauzak, gaur egun istripu arriskua oso baxua da arrano arrantzaleentzat eta beste hegazti askorentzat Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Dena den, arranoak Urdaibaitik alde egiterakoan eta haien migrazio bidea egiten hasten direnean puntu arriskutsu ugariren eraginpean daude. Zoritxarreko istripu honekin espero dugu behintzat kontzientzia hartzeko balio izatea zein nolako arriskutsuak diren sare elektrikoak gure hegaztientzat eta arazo hori saihesteko neurriak har daitezela.

Espero dugu “Artia”ren anai-arrebek zorte hobea izan, eta kasu honetan gertatu bezala, Afrikarantz migratu aurretik atsedenleku paregabea zirudien dorretxoaren antzerako tranpa hilkorretan ez jauztea..

 
<< Hasiera < Aurrekoa 481 482 483 484 485 486 487 488 489 490 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information