Berriak


Asteazkena, 2013(e)ko urria(r)en 02-(e)an 07:53etan

Gaurko egunean arranoek Iberiar penintsulatik alde egin eta alboko kontinentetik banatzen gaituen itsasoa gurutzatu eta egun batzuetara, Urdaibaiko arrano arrantzaleak Afrikako lurralde zabalen gainetik dabiltza hegaz.

Marokoko Atlas mendiak gurutzatzeko altuera handian hegan egin ondoren arranoek hegoalderanzko bidaia jarraitzen dute eta momentu honetan arranoak Saharako basamortua gurutzatzen ari dira.

Munduko handienetariko bat den basamortu hau oztopo geografiko izugarria da berau gurutzatzen saiatzen den edozein hegaztirentzat. Era honetara, hurrengo orduetan hegazti hauek basamortuko mota guztietako arriskuei aurre egin behar izango diete; haize indartsuak, hondar ekaitzak, muturreko tenperaturak, ur falta, janari falta …

Bidaia interesgarri eta harrigarri hau zehaztasun gehiagoz jarraitzeko gure web orrialdeko “JARRAIPEN TEKNOLOGIAK” ataleko “ARRANO ARRANTZALEAK” azpiatala klikatu edo hurrengo linkaren bidez jarraitu,

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237

eta horrela gure arrano arrantzaleek Saharako basamortua gurutzateko  bidaian izandako  gora beheren berri izango duzu.

Zorte on!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 481 482 483 484 485 486 487 488 489 490 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information