Atzo, iragarri genuen bezala, hegaztien nazioarteko eguna ospatu genuen. Zale asko hurbildu zen eta baita gure inguruan gertatzen diren gertakari ikusgarrienetako batez gozatu ere: hegaztien migrazioa.
Hegazti migratzaileak ikusteko egun bereziki aproposa izan zen. Ur-hegaztien barietate handia ikusi ahal izan genuen Gautegiz-Arteagako paduretan elikatzen eta atseden hartzen.
Haien artean, azpimarratu beharra daukagu arrano arrantzaleak bertaratutakoei eskaini zien paregabeko ikuskizuna, zenbaitetan distantzia laburrera ere hurbilduz.
Arrano arrantzalea
Geldirik, hegaz, arrantzan eta azkenik harrapatutakoa irensten, ikuskizunik ez zitzaigun falta.
Arrano arrantzalea
Arrano arrantzalea
Gainera, honi guztiari gehitu behar diogu lertxun hauskaren eta ahate ezberdinen ugaritasuna, hauen artean nabarmentzekoak ipar ahateak, zertzetak eta ahate txistulariak.
Ahate txistulariak
Lertxun hauskara
Martin arrantzalea
Bestalde, beste espezie asko ere ez ziren hitzordura falta: Zingira-mirotza primeran ikusi ahal izan genuen, bai pausatuta eta baita hegaz ere.
Zingira-mirotza
Hainbat mokozabal, haien aparteko mokoarekin eta buru mugimendu bereizgarriekin, elikatzen eman zuten goiza.
Mokozabalak
Arraroenen artean, berriz, txenada mokogorri ahaltsua eta lertxuntxo handia.
Txenada mokogorria.
Lertxuntxo handia
Ikuskizun natural honez gozatu ahal izan zuten bisita autogidatuak egin zituzten pertsonak eta zentroko teknikoek gidaturiko bisitetara etorritakoak.
Era berean, nabarmentzekoa da zentroko eraztuntzaieek egindako eraztunketa zientifikoaren erakustaldia. Bertan, eraztunketa zientifikoaren inguruko kontuak azaldu zizkieten gure bisitariei.
Hainbat hegazti txiki eraztundun zituzten bertaratutakoentzat, zeinen artean azpimarratzekoa den benarriz arrunta, migrazio transahariar handia egiten duen hegazti intsektujale txikia.
Benarriz arrunta |