Berriak


Larunbata, 2013(e)ko iraila(r)en 28-(e)an 10:39etan

Urdaibaiko arrano arrantzaleak Europa eta Afrikar kontinentearen arteko hegaldi handia egin dute dagoeneko.

Aste honetan zehar arreta handia jarri dugu  satelitearen bidez markatutako arranoengan. Izan ere, arranoak penintsula hegoaldeko kostaldera helduak ziren jada eta susmoa genuen kontinenteen arteko jauzia gertatzear zegoela, baldintza meteorologikoak faboragarriak izan bezain laster..

   

Afrikar kostaldea, Gibraltar itsasartetik ikusita.

Oztopoz beteriko bidaia gogor honetan, bakoitza bere garaian eta bide guztiz ezberdinak hartuz, Alborango itsasoaren, Gibraltarreko itsasartearen eta Kadizko Golkoaren arrisku eta haize bolada bortitzak gainditu behar izan dituzte. Baina, arrakasta handiz, afrikar lurraldearen mugagabetasunetik aldentzen zituen itsasoa zeharkatzea lortu dute azkenean

Hemendik aurrera adi-adi egongo gara haien negutze-guneetara heldu arte gainditu beharko dituzten erronkei begira: basamortu handiak, mendizerra garaiak…

Egiten ari diren bidaia harrigarri hau gurekin batera jarraitu nahi baduzu, klikatu gure web guneko “JARRAIPEN TEKNOLOGIAK” atalaren barruan, “ARRANO ARRANTZALEAK”, edo jarraitu itzazu hurrengo link-aren bitartez:

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237

eta, zuzenean lurralde afrikarretik, gure arrano gazteen gorabeherak ezagutu ahal izango dituzu.

Bidaia ona izan!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 481 482 483 484 485 486 487 488 489 490 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information