Montorre eta Urretxindorrako eskolek Urdaibain hazitako azkenengo arrano arrantzaleei agur esaten diete

Osteguna, 2013(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 11:51etan

Urretxindorra eta Montorreko ikasleak, gurasoak eta irakasleak arrano arrantzaleei buruzko hitzaldian.

Irailaren 21ean, larunbatean, Kanalako Gizarte Etxean Urdaibain aurrera eramaten ari den arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren -Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua - inguruko  jardunaldia izan zen. Honetan, Gautegiz -Arteagako  Montorre eskolak eta Muxikako Urretxindorra eskolak hartu zuten parte. Jardunaldi girotsuan Urdaibai Bird Centerreko langileek  Urdaibain egiten ari den arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuaren aurkezpena egin zuten bi eskoletako guraso, ikasle eta irakasleentzako. Halaber, ikasleek pasaden urtetik aurrera arrano arrantzaleari buruz egiten ari diren lanak erakutsi zituzten.

Ikasleek arrano arrantzaleari buruz egindako lanen aurkezpena.

Lan hauek ikasleek hegazti zoragarri honen migrazio ibilbidearen bidez lotuta dauden beste herrialdeetako eskolekin informazioa eta esperientziak elkarbanatzeko sarea sortzea ahalbidetu dute. Gaur egun, Eskoziako Logie eskolarekin egiten dute lan, eta laster, Gambia edo Senegaleko beste eskola batekin egongo dira kontaktuan. Modu honetan, ikasleen, eta batez ere irakasleen borondateari esker, geografikoki urrun dauden lekuak eta kultura desberdinak bat egin ahal izango dute. Arrano arrantzaleak islatzen duen lotura sendo honek, ikasleak eta euren familiak irakasgai ezberdinak ikastera motibatzen ditu eta hegaztiak kontserbatzeko beharraz sentikor bihurtzen du gizartea. Izan ere, hau beharrezkoa da arrano arrantzaleak inoiz Urdaibaiko Biosfera Erreserban haz dezan.

        

Jardunaldira bi eskoletako 26 familia hurbildu ziren

Jardunaldia Urdaibai Bird Centerreko teknikari eta adituen babesean hazi diren azkenengo arrano arrantzaleei agur esateko egin zen. Izan ere, azkeneko 3 arrano arrantzaleak egun horretan bertan joan ziren Afrikarantz arrisku eta oztopoz beteko bidaian. 3 urteren buruan hemen habia egiteko, bidaia gogor horri aurre egin beharko diote. Ospakizun honen azkenengo ekitaldia  Kanalako auzotik egindako padurako hegaztien behaketa-jardunaldia izan zen; non parte hartzaileek talaia pribilegiatu honetatik hegazti espezie ugariren behaketaz gozatu zuten, betiere arrano arrantzalearen behaketari berebiziko garrantzia emanez.

        

Bi eskoletako gurasoak, ikasleak eta irakasleak arrano arrantzaleak bilatzen Urdaibaiko paduretan

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information