Lehen mokozabalak iritsi dira Urdaibaira

Ostirala, 2013(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 09:51etan

Aste honetan mokozabalen (Platalea leucorodia)  lehen taldeak ikusi ahal izan dira eztei-osteko migrazioan, hala Urdaibaiko paduretan nola Gautegiz Arteagako hezegunean ere. Lehen bi aleak  abuztuaren 14anKanalako marearteko eremuan ikusi baziren ere, Europan  izandako eguraldi onaren ondorioz, mokozabalen talde handienak iraileko lehen astetik aurrera ikusi ahal izan dira. 

Data honetatik aurrera eta batez ere eguraldiak txarrera egitean, herbeheretako Wadden itsasotik datozen talde handiagoak ikusi ahal izango ditugu beraien negupasako eremuetara bidean, Afrikako mendebaldeko kostara hain zuzen ere. Zehazki Maroko eta Ghana artean dagoen Banc d ´Arguin (Mauritania) eta Senegaleko delta dira espezie honen negupasarako eremu garrantzitsuenak kontinente afrikarrean. 

Jakina denez, espezie konkretu hau udazkeneko pasean, 10 urte baino gehiagoz ikertu  da Urdaibain eta era berean bioindikatzaile bezala ere erabilia izan da, Urdaibaiko paduren kontserbazio egoeraren kalitatea neurtzeko, zeina bereziki sentikorra den giza asalduren eta hezeguneetako aldaketen aurrean. Horrela ba, kontserbazioaren ikuspuntutik, bisitan etortzen zaizkigun espezien artean interesgarrienetakoa dugu berau.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information