Bidaia ikusgarri baten satelite bidezko jarraipena Urdaibaiko Arrano arrantzaleak hasi dira Afrikarantz migrazioan.

Asteazkena, 2013(e)ko iraila(r)en 25-(e)an 10:45etan

Urdaibai Bird Center eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzearekin batera bultzatutako errekuperazio proiektuko Arrano arrantzaleak abian dira jada. Orain sekulako ikuskizunaren lekuko izateko aukera daukagu…

 

Gaurtik aurrera Urdaibaiko Arrano arrantzaleen bidaiak jarraitu ahal izango dira, beren Afrikaranzko migrazioan. http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237 webgunearen bitartez, Toulousen (Frantzian) basea duen Argos satelitetik jasotako datuak eguneratuko dira. Era honetan, gure etxetik bertatik, bost arranoekin batera bidaiatu ahal izango dugu. Haien gorabeheren lekuko izango gara eta oztopo guztiak gaindituz haien neguko helmugara heltzen ote diren jakin ahal izango dugu, ziurrenik Afrika Subsahariarreko mendebaldeko kostan.

Gautegiz-Arteaga eta Muxikako eskoletan gainera, adi-adi daude; izan ere, bakoitzak arranoetariko bat babestu baitu. "MONTORRE" izeneko arranoak Gautegiz Arteagako eskolaren izena hartu du. "URRETXIDORRA" izenekoa berriz, Muxikako eskolako umeen bultzadarekin egiten ari da dagoeneko, zeruan zeharreko bere hegaldia.

Eskozian ere ikusmina ez da txikia, arranoak bertatik ekarritakoak baitira, Eskoziar Gobernuak emanda Urdaibaiko Arrano arrantzalearen errekuperazio proiektua egin ahal izateko.

Beste arrano batek "ARTIA" izena darama, udalerriko boluntarioek proiektuari emandako laguntzaren omenez. "BRINZAL", berriz, izen bera duen harraparien errekuperazio zentroak proiektuari eskainitako laguntza eskertzeko izendatu da.

Azkenik, Valvospain enpresa-taldeak, balbuleria industrialerako produktuak diseinatu eta ekoizten dituenak, “URDAIBAI” izeneko arrano arrantzalea babestu du.

Proiektu hau uztailaren hasieran abiatu zen, boluntario talde batek eta pertsonal adituak, Eskoziar Gobernuaren baimenarekin, Eskoziako Highland-etako habietan arranoak bildu zituztenean. Hauek Aberdeen-etik Madrilera bidaiatu zuten hegazkinez Londresetik pasatuz, eta handik Urdaibairaino eraman ziren errepidez.

Behin askatasunean, haien lehen migrazio-bidaiaren arriskuak gainditzen dituzten arranoek Afrikan emango dituzte gutxienez bi negu. Honela ba, bizirautekotan, euren hirugarren urtetik aurrera bueltatuko dira, ugaltzeko.

Bien bitartean, bidaia harrigarri horren nondik norakoak jarraituko ditugu… Sahara desertuaren antzeko oztopo geografikoak, itsasarteetan gurutzatuko beharko dituzten haize bortitzak…   eta horrekin batera ez dira gutxiagorako izango ere gizakiak jarriko dizkien oztopoak, ezkutuko ehiza, linea elektrikoak edota hainbeste haize-errota dituzten parke eolikoak…

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information