Berriak


Astelehena, 2013(e)ko urria(r)en 21-(e)an 07:22etan

 

Domeka honetan, urriak 27an, 12:30 etan Kanala auzoko Gizarte Etxean Urdaibain aurrera eramaten ari den arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuari buruzko hitzaldia izango da. Arrakasta handia izan duen proiektu hau, udan zehar garatu da Urdaibai Bird Centerreko teknikarien eta Eskoziako Highland Foundation for Wildlife-eko adituen arteko elkarlanari esker. Izan ere, Urdaibaiko Biosfera Erreserban aklimatazio denboraldi bat pasatu ondoren Eskoziatik ekarritako 12 arrano arrantzale gazte askatu dira. Horri esker, espero da etorkizun hurbil batean arranoak kumatzera Urdaibaira bueltatzea.

 
Hegazti honen ekologia eta munduko beste zona batzuetan arrano arrantzalearen berreskurapena ahalbidetu duten prozesu konplexuak ezagutzeko, proiektuaren zuzendaria den Aitor Galarzak hitzaldia emango du Gautegiz-Arteaga eta Ibarrangeluko biztanleentzat eta interesatutako pertsonentzat. Honi esker, Europako hegaztirik adierazgarrienetarikoa den  arrano arrantzaleak Kantauri itsasoan berriro ugaltzea helburutzat daukan eta Euskadin berritzailea den proiektu honen gorabeherak jakin ahal izango dituzte zuzenean. Hauetako hegazti batzuk satelite bidezko jarraipenerako gailuak dituzte eguneroko kokapen zehatza jakiteko eta hurrengo web helbidean ikus daitezke: http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237
 
 
 

Horrez gain, uztaila eta abuztu artean Urdaibaiko paduretan askatutako hegaztien egoerari buruzko informazio eguneratua emango da, horietako bostek jarrita dauzkaten jarraipen gailuei esker.

 
Sarrera librea eta dohainik izango da.
 
 
<< Hasiera < Aurrekoa 481 482 483 484 485 486 487 488 489 490 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information