Satelite bidezko jarraipena Aranzadi oilagorra: Bere itzulerako bidaia hasten da

Larunbata, 2013(e)ko urria(r)en 19-(e)an 09:02etan

Bere itzulerako bidaia hasi du.

5 hilabete baino gehiago igaro dira Aranzadik ugaltzeko aukeratu zituen Ural mendietatik gertu dauden lur errusietara heldu zenetik. Kumatze garaia Moloma ibaitik gertu pasatu du, Errusiako Kirov Oblast urrunean.  Denboraldi  honetan urkiz, koniferaz eta azalera irekiez osatutako baso batean bizi izan da, kilometro karratu gutxitan.

Uda pasatu ostean egunak nabarmenki laburtu dira eta hurbiltzen ari den neguaren laztasuna nabaritzen hasi da Kiroveko zonan. Termometroak 0ºCazpitik jaisten hasi dira eta egun hauetarako, adibidez, elurteak eta 1ºC-ko tenperatura maximoak espero dira.

Lehenengo elurteak Nizhni Nóvgorod-en. Egilea: Sergey Podatelev.

Ugaltze garaia amaituta, urriaren 18an Aranzadik martxan jartzea erabaki du eta bere itzulerako bidaia hasi du negupasarako lekura.

Orain uda pasatu duen lekutik 250km hego mendebalderantz dago; hain zuzen ere, Nizhni Nóvgorod-eko Oblastean dago, Volga ibaiaren ibaiadarra den Vetluga ibaitik gertu.

Egiten ari den ibilbidearen hasiera maiatzean egindakoaren antzekoa da, baina kontrako norantzan. Horregatik espero dugu, beste urte batez, negua gure artean Urdaibain igarotzea.

Bidai interesgarri eta harrigarri hau xehetasunez jarraitzeko gure web orrialdeko "JARRAIPEN TEKNOLOGIAK" ataleko "Oilagorra" azpiatalean "Aranzadi jarraipena" klika ezazu edo link honetan jarrai itzazu,

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/190

eta gure aspaldiko laguna den Aranzadiren gorabeherak ezagutu ahal izango dituzu kontinente europarra zeharkatzen duen heinean.

Zorte on!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information