Saharako basamortua aurrez, aurre…
Asteazkena, 2013(e)ko urria(r)en 02-(e)an 07:53etan |
Gaurko egunean arranoek Iberiar penintsulatik alde egin eta alboko kontinentetik banatzen gaituen itsasoa gurutzatu eta egun batzuetara, Urdaibaiko arrano arrantzaleak Afrikako lurralde zabalen gainetik dabiltza hegaz. Marokoko Atlas mendiak gurutzatzeko altuera handian hegan egin ondoren arranoek hegoalderanzko bidaia jarraitzen dute eta momentu honetan arranoak Saharako basamortua gurutzatzen ari dira.
Munduko handienetariko bat den basamortu hau oztopo geografiko izugarria da berau gurutzatzen saiatzen den edozein hegaztirentzat. Era honetara, hurrengo orduetan hegazti hauek basamortuko mota guztietako arriskuei aurre egin behar izango diete; haize indartsuak, hondar ekaitzak, muturreko tenperaturak, ur falta, janari falta … Bidaia interesgarri eta harrigarri hau zehaztasun gehiagoz jarraitzeko gure web orrialdeko “JARRAIPEN TEKNOLOGIAK” ataleko “ARRANO ARRANTZALEAK” azpiatala klikatu edo hurrengo linkaren bidez jarraitu, http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237 eta horrela gure arrano arrantzaleek Saharako basamortua gurutzateko bidaian izandako gora beheren berri izango duzu. Zorte on! |