Berriak


Asteartea, 2013(e)ko urria(r)en 15-(e)an 08:41etan

Saharako basamortu  eskerga gurutzatu ostean, momentu honetan Urdaibaiko arranoak Afrika Mendebaldeko lurretatik zehar dabiltza, kontinenteko ibairik garrantzitsuenetarikoen artean hegaz.

Afrikatik zehar bide antzerakoak burutu ostean, gaur egun arranoek ibilbide oso desberdinak hartu dituzte eta Senegal eta Maliko lurretan banatu dira.

Beraz, gure lagunak desertu eta leku idorrak zeharkatu eta hegaldatu ostean,  inguru hezeagoetara eta landaredia gehiago dutenetara heldu dira. Gainera inguru horietan urteko garai honetan, euriteen sasoian aurkitzen dira eta ondorioz ibaien ur-emaria handia da; hori dela eta, ez dute arazorik izango beraien elikagai diren arrainak harrapatzeko orduan.

Mangladiak eta hegaztiak Sine-Saloum-en,  Lodj (Senegal)-etik hurbil - Egilea Ji-Elle

Bidaia interesgarri eta harrigarri hau zehaztasun gehiagoz jarraitzeko gure web orrialdeko “JARRAIPEN TEKNOLOGIAK” ataleko “ARRANO ARRANTZALEAK” azpiatala klikatu edo hurrengo linkaren bidez jarraitu,

http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237

eta horrela gure arrano arrantzaleek Mendebaldeko Afrikan zeharreko bidaian izango dituzten  gora beheren berri izango duzu.

Zorte on!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 481 482 483 484 485 486 487 488 489 490 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information