Bizkaiko Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia elkarteak hitzarmen berri bat sinatu dute Ingurumen Hezkuntza arloko ekintzak eta Urdaibai Bird Center-en parte-hartzea bultzatzeko
Osteguna, 2013(e)ko abuztua(r)en 15-(e)an 09:15etan |
Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen sailaren bitartez, 2013, 2014, 2015 eta 2016 urteko ingurumen ekintzen garapenak bultzatu eta finantzatuko ditu, 800.000 euroko laguntza guztira izanik, hau da, urtero 200.000 eurokoa.
Urdaibai Bird Center eta Gautegiz Arteagako hezeguneak Urdaibai Bird Center, Gautegiz Arteagako udalerrian kokatuta, Aranzadi Zientzi elkartearen bitartez kudeatuta dago. Gaur egun, Europa mailan dagoen hegazti migratzaileen ikerketa zentrorik garrantzitsuenetarikoa da, eta bertan egiten diren ikerketak eta dibulgazio arloek bat egitea du helburu, teknologia berrietan oinarrituz.
Publiko orokorrarentzat bisita gidatua. Zentro honek duen garrantzi nagusienetako bat, bai hezkuntza mailan eta baita dibulgazio mailan ere, hegazti migratzaileari buruzko ezagutza garatu eta honen dokumentazioa aurkeztea da, bertako hegazti egoiliarrak ahaztu gabe.
Gautegiz Arteagako hezeguneen bista zentroko behatokitik Urdaibai Bird Center-ek duen funtzio garrantzitsuenen artean bertan egiten diren ikerketen garrantzia azpimarratzea da. Horretarako ikerketen bitartez lortutako informazioa modu ulergarri batetara moldatzen da, beti kontuan izanik norentzat zuzenduta dagoen eta horrela zentrora etortzen diren bisitariak eskura izan dadin.
Eskoletako bisitak Urdaibai Bird Center-era Ingurumen heziketa eta jendearen parte-hartzea bultzatzearen helburuarekin Urdaibai Bird Center-ek ekintza hauek garatuko ditu, besteak beste:
Eraztunketa zientifikoa boluntarioekin Hitzaldiak Horrela gauzak, Urdaibai Bird Center-ek duen ingurumen heziketa eta parte-hartze programak beste 4 urteko ekintzak beteko ditu (dibulgazioa, sentsibilizazioa, boluntariotzat, heziketa) modu didaktiko batetan aurrerakuntza zientifiko eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren ezagutza aurkeztuz.
Urdaibai Bird Center-en barrualdea Hezeguneko hegaztiak |