Berriak


Astelehena, 2012(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 13:04etan

 

 

Urdaibain egindako eraztunketa egun batetan, Helgoland-en (Alemania) eraztundutako lezkari arrunt bat (Acrocephalus scirpaceus) jarraitu da. Gure ustez, Eskandinaviako ugaltze guneetarantz doan migratzaile berantiar bat da, espezie honetako hegaztiak ipar Europako ugaltze lekuetara ekainaren erdialde arte oraindik ailegatzen egon baitaitezke. 

Helgoland irla, Ipar itsasoan dago kokatuta, Alemaniako kostaldetik 80 kmtara eta 4Km2 baino azalera txikiagoa dauka. Irlako itsaslabarretan, hainbat itsas hegaztiren koloniak aurki daitezke, eta horrekin batera, hareatza eta duna inguruetan hainbat limikola eta ahate espezie ugaltzen da. Helgoland –eko hondartza zabaletan itsas-txakur gris eta arruntaren populazioak ere nabarmenak dira. Guzti honekin batera, aipatu beharra dago irla horretan eraztunketa estazio bat mantentzen dela joan den 100 urtetik gaur egun arte, eta  egindako ekarpenak oso garrantzitsuak izan direla Europa osoko ehundaka espezieren migrazio mugimenduak ezagutzeko orduan.

 

Helgoland uhartediaren kokapena Ipar-itsasoan.

 

Helgoland uhartedia (Alemania)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 591 592 593 594 595 596 597 598 599 600 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information