Berriak


Asteartea, 2012(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 08:21etan

Gaur Maiatzaren 22an, arrano arrantzaleak ikuskizun paregabea eskaini digu Gautegiz Arteagako Oruetako urmaelean. Goizean goiz ale bat ikusi ahal izan dugu bertoko haritz lehor baten adarrean atseden hartzen, seguruenik gaua berton igaro ostean. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urmaelean bertan gure begi aurrean arrantza egiten saiatu da bizpahiru aldiz, eta azkenean erreka nagusira joan, urperatze arrakastatsu bat egin eta tamaina oneko lazun bat harrapatu du. Ostean, lasai jateko asmoarekin, esekitoki egokia aukeratu du. Jaten hasi eta berehala, ingurutik zebiltzan bele batek eta zingira mirotz eme batek antzeman dute, eta behin eta berriro zirikatu eta gogaitarazi ostean itsasadarrerantz egin du leku lasaiago baten bila, hainbeste kostatako harrapakina atzapar artean eramanaz.

Egun osoan zehar ikusitako arrano horrekin batera, esan beharra dago, itsasadarreko behe paduran, beste arrano bat ikusteko aukeraz ere goza genezakeela egunotan. Aipatzen dugun bigarren ale hori eraztunduta dagoela ikusi da, eta eraztunean daraman kodea irakurri eta informazioa bidali eta tramitatu ostean, britainiar irletan eraztundu zen arrano arrantzale bat dela jakin ahal izan dugu. Konfirmatzeko dagoen arren, seguruenik Ingalaterra eta  Eskoziaren arteko mugan dagoen ugaltze lurralde batetako habia batetan eraztundutako ale bat litzatekeela esan digute. 

 

 

 

 

 

 

                                                                                                                              

                                                                                                                                Eraztun biritanikoa daraman arrano arrantzalea padurako enbor batetan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 601 602 603 604 605 606 607 608 609 610 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information