Berriak


Asteazkena, 2012(e)ko ekaina(r)en 27-(e)an 08:01etan

 

 

Maiatzeko azkeneko egunetan eta ekainean zehar Urdaibai Bird Centerreko ikerlari taldeak Antzandobi arruntaren prospekzio, lokalizazio, markaketa eta jarraipenaren proiektuan aurtengo urterako finkatu diren helburu guztiak bete ditu.

2012. urteko udaberrirako 50 lurralde aurkitu eta prospektatzea aurreikusten zen eta horietariko 30etan arrak markatu eta geolokalizadorea jarri, hegazti honek burutzen duen migrazio hain ikusgarria jarraitu ahal izateko.

Aurkitutako lurralde baten adibidea

 

Lurraldeen aurkikuntza lanetan bereziki garrantzitsua izan da zentroko boluntarioek egindako lana, hori dela eta, eskertu beharrean gaude bereziki Luis Betanzosi (markaketa lanetan, ikerlari-taldearen partaide izateagaitik), Jose Luis Luzarraga, Alicia  Lizaso, Endika Arcones, Ander Areitioaurtena, Josu Castro, Aiala Zaton, David Henderson, Juan  Zugazabeitia, Jose Ángel Antxia, Aritz  Atela, Leire Martinez, Iratxe  Uriguen, Joseba  Irazabal, Luis Mª Larrabe, Josu Rubio, Emilio Dilla, Gabriel Telleria, Iñaki Markuerkiaga, Jesus Manuel  Etxebarria, Alexander  Zabala, Julen  Arana, Alberto  Unamuno, Asier Rosado, Kepa  Intxausti, Juan Angel eta Linari.

Zentroko kolaboratzaileen laguntzarekin, guztira 60 lurralde aurkitu eta jarraitu dira, horietariko gehienak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan.

Aukeratu diren bikoteak Urdaibaiko baserri inguruetan bildu dira, eta gutxienez 3 ugaltze-lurralde konfirmatuta dituzten eremuak aukeratu dira. Holan ba, Urdaibai Bird Centerreko ikerlari taldeak markatu dituen antzandobiak Gautegiz Arteaga, Arratzu, Ajangiz, Foru-Murueta, Ereño-Nabarnizeko ibarretan eta Bermeo eta Busturiko hainbat baserri ingurutan aurkituko ditugu.

Ar baten markaketa prozesua

 

Era berean, aipatu beharrean gaude, proiektu honekin gurekin elkarlanean dabiltzan Bulgariarrak helburu berdinak lortzear daudela; hain zuzen ere, gaurko egunerako hogeitik gora antzandobi markatu baitituzte. 

Hegaztiaren lepoan ipinitako geolokazizaziorako gailua

 

Orain artekoa proiektuaren lehenengo faseari dagokio, eta momentu honetatik aurrera markatutako antzandobien eta horien lurraldeen jarraipen estua egin beharko dugu, hegaztion ugal-parametroak aztertu eta habia egiteko aukeratu duten inguruaren karakterizazioa burutzeko.

 

Eta zer esanik ez, hain ikusgarria den migrazioa egiten hasten direneko egunaren zain egon behar dugula (hain zuzen ere, Afrikako hego ekialdera!!), eta itxaroten gelditu beharrean gaude, urruneko lurraldeetan negua igaro ostean, datorren urteko udaberrian puntualki, berriz ere Urdaibaiko baserri inguru honetan elkar ikusi eta egindako bidai txundigarria kontatu diezaguten.  

 
<< Hasiera < Aurrekoa 591 592 593 594 595 596 597 598 599 600 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information