AURKEZPENA / Helburuak

Sortu zenetik, Urdaibai Bird Center-ek asmo handiko zenbait helburu jarri dizkio bere buruari. Helburu horiek apurka-apurka garatzen ari dira, eta datozen urteotan egia bihurtuko dira:

- Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hegaztien eta euren habitaten gaineko ezagutzan sakontzea.

- Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako hegaztiak eta euren habitat bereziak babesteko eta kontserbatzeko tresnak sortzea.

- Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako ekosistema bereziak kudeatzeko neurriak sustatzea.

- Lursailen jabeekin lankidetzan arituz, Erreserbako habitatak babestu eta kontserbatzeko neurriak garatzea, lurraldea zaintzeko akordioen bitartez.

- Publiko orokorra zentroaren jardueretan eta hegaztien ikerketan inplikatzea, pertsona horiek natur ingurunera hurbilarazteko eta naturarekiko sentsibilizazioa sustatzeko.

- Ezagutza-maila guztiei zuzendutako trebakuntza-jarduerak egitea.

- Urdaibai Bird Center-en antzekoak diren beste lantalde batzuekin informazioa trukatzea eta eurekin lankidetzan aritzea. Antzekotasun horiek funtzionamenduagatik izan daitezke, edo, bestela, Atlantiko Ekialdeko Migrazio Bideko edo Mendebaldeko Paleartikoko Bideko hezeguneetatik hurbil egoteagatik.

- Beste esparru batzuetako ikerlariak erakartzea, Urdaibaiko proiektuen garapenari lagundu diezaioten, Europako edo Afrikako beste leku batzuetan izan dituzten esperientziei eta ezagutzei esker.

- Unibertsitateekin lankidetza-esparruak garatzea, karrera teknikoetako ikasleek aukera izan dezaten ikerketa eta garapenerako proiektuetan parte hartzeko.

- Teknologia berrien egokitzapena edo garapena ahalbidetzea, oro har naturaren eta zehazki hegaztien gaineko jarraipena egiteko, esparru honetako enpresa edo erakundeekin lankidetzan..

- Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, natura errespetatuko duen turismo ornitologikoa sustatzea, eta turismo ornitologikoa ahalbidetu edo aberastuko duten azpiegituren edo egokitzapenen garapena bultzatzea.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information