Bisitaren iraupena: ordu bat Hilabeteak: urria, azaroa, maiatza,ekaina / Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara 2€ pertsonako Adin-tartea: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera 100 pertsonarentzako edukiera (50/50 ikasle 2 txanda)
Bisitaren iraupena: 2 ordu Hilabeteak: urria, azaroa, maiatza,ekaina /Ordutegia: 10:00etatik 12:15era 4€ pertsonako Adin-tartea: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera Edukiera: 50 pertsona
Bisitak adosteko, ezinbestekoa da Urdaibai Bird Centerreko telefonoetara 699 839 202 bulego-ordutegian deitzea, edo e-maila bidaltzea
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
.
ESKAINTZEN DUGUNA
Urdaibai Bird Center bisitatzeak ikaskuntza praktikoa ekarriko dizue hezegun harrigarri batean.
Esperientziadun langileek zuzendutako jarduera interaktibo eta erakargarri ugariren bidez, hegaztiei, migrazioari, klima-aldaketari eta hezeguneen kontserbazioaren garrantziari buruzko trebetasun berriak eta ezagutzak eskuratuko dituzue. Gure museo, behatoki eta aire zabaleko guneetan, ikasketa-esperientzia ahaztezina eskaintzen dugu adin eta behar askotarako.
ORDU BATEKO BISITA
JARDUERAK MUSEOAN ETA BARNE-BEHATOKIAN:
ZELAN IDENTIFIKATZEN DUT HEGAZTI BAT?
Zure abileziak garatzeko, hainbat hegazti-espezie identifikatuko dituzu mini-gida bat erabiliz. Horren bidez, hegaztien ezaugarriei buruz asko ikasiko duzu. Migratzailea da? Erraza da ikusteko?
ZEINTZUK DIRA URDAIBAIKO HABITATAK ETA NOLA LAGUNDU DEZAKET NATURA BABESTEN?
Urdaibaiko mapa handi bat begiratuko duzu, mehatxuak identifikatuko dituzu eta kontserbazioan nola lagun dezakezun ikasiko duzu, zure eguneroko ohiturak aldatuz.
NOLA ETA ZERGATIK MONITORIZATZEN DITUGU HEGAZTIAK?
Inoiz eutsi al diozu arrano arrantzale baten identifikazio-eraztunari? Jarraipen-metodo desberdinak ikusiko dituzu, hala nola eraztunketa zientifikoa eta GPSa. Hegaztiak eta haien habitatak babesten nola laguntzen duten ikasiko duzu.
NOLA IKUS DITZAKET HEGAZTIAK PADURAN?
Teleskopio bat erabiltzen ikasiko duzu hegaztiak paduran behatzen. Zure identifikazio-trebetasun berriak praktikan jarriko dituzu.
BI ORDUKO BISITA. (Goian azaldutako edukia gehi hurrengoa)
KANPOKO JARDUERAK (eguradiaren arabera):
ZERGATIK DA MIGRAZIOA HAIN ARRISKUTSUA?
Jolastu "ARRANOKA"-ra, gure mahai-joko izugarria! Mahai-joko zirraragarri honetan, arrano arrantzalearen migrazioaren arrisku guztiak biziko dituzu: ehiztariak, habitataren galera, klima-aldaketaren ondorioak... eta gauza gehiago! Zorte handia eta kontserbazionisten laguntza beharko duzu zure helmugara iristeko.
ZERGATIK BEHAR DITUT BERDEGUNEAK? Kanpoko behatokiari ibilaldi txiki bat egingo diozu, aire freskoa arnastu eta haizea sentitu zure aurpegian. Zure zentzumenak zure inguruko naturan kontzentratuko dituzu. Ikuspegiak, soinuak, sentsazioak eta onuragarriak dira zure osasunerako eta ongizaterako. Gizakiak animaliak adina behar ditu berdeguneak.
Laguntzaileak
We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.