ZER ESKAINTZEN DUGU? / Prestakuntza

Urdaibai Bird Center-ek prestakuntzaren eta hezkuntzaren inguruko bokazio handia dauka. Prestakuntzaren esparruan, hegaztiei buruzko ikerketan eta dibulgazioan azterlan ugari egin dituen zentroa denez, prestakuntzara eta gaitasunera bideratutako jarduerak egingo dira modu paraleloan, hainbat gai eta mailatan bananduta.



Ikastaro horiek Bird Center-eko langileek zein ezagutza konpartitzera gonbidatutako arlo askotako adituek emango dituzte. Urtean zehar, parte hartzeko aukera ematen duten prestakuntza-jardunaldien deialdiak egingo dira.

Eskainiko diren gaien artean, jarraipena eman nahi zaie duela urte askotatik aldizka egiten diren batzuei; hala ere, beste ikastaro berritzaile batzuk egiteko beharrizana ere sumatu da. Oro har, honako hauek planteatzen dira:

Hastapen ikastaroak. Hegaztiei edo, oro har, naturari buruzko interesa duten baina gai horiekin aldez aurreko prestakuntzarik ez duten pertsonei daude zuzenduta. Ornitologian, eraztunketan, meteorologian... hasteko ikastaroak egin ahal izango dira.

Eraztunketa Zientifikoko ikastaroak. Aspalditik, Urdaibai Bird Center-en Eraztunketa Estazioan eraztunketa ikastaroak egiten dira, diziplina honekin interesatutako pertsonek eraztun-jartzaile adituak izateko behar diren ezagutzak lortu ditzaten. Paseriformeak identifikatu, datatu eta sexatzeko ikastaro orokorrekin jarraitzeko asmoa dago, bai eta ikastaro zehatzagoak egiteko asmoa ere; esate baterako, zangaluzeei buruzkoak. Era berean, talde faunistiko jakin batzuetako adituak gonbidatu nahi dira, euren ezagutzak konpartitu ditzaten Urdaibain.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information