KOLABORATU GUREKIN

Urdaibai Bird Center-ek gizarte osoaren partaidetzara irekitako zentroa izan nahi du, eta, horretarako, hainbat aukera eskaintzen dira gurekin kolaboratzeko, bakoitzak dituen gaitasun, interes eta ezagutzen arabera.

Horretarako, zenbait modu planteatu dira jendeak parte har dezan; alde batetik, zentroak dituen proiektuetan modu zuzenean parte hartuz, era hauetan:

 -Behatzaile Sarea, lehenagotik ornitologiari buruzko ezagutzak dituzten pertsonei zuzenduta. Modu honetan, hegaztiak behatzen ari direnean, zerbait interesgarria sumatzen badute eta hegaztiei buruzko datu horiek konpartitu nahi badituzte, gurekin kolaboratu ahal izango dute, eta aipatutako datuak Urdaibaiko Urtekari Ornitologikoan jasoko dira urte amaieran.

 - Boluntariotza Sarea,  zentroak dituen proiektuekin kolaboratu nahi duen pertsona orok hartu ahal izango du parte. Izan ere, esparru askotako programak egiten direnez, programa guztietan ez da derrigorrezkoa (baina bai kontuan hartzekoa) aldez aurreko ezagutzarik izatea. Gainera, egingo diren jardueretan, mota askotako pertsonek hartu dezakete parte, betiere, trebatutako pertsonekin batera. Habitataren kudeaketa, dibulgazio zientifikoa eta ingurumenekoa, ikerketa, espezieen jarraipena... dira jarduera horietako batzuk.

 
Boluntariotza Sarea: Beste alde batetik, Urdaibai Bird Center-en egiten dugun lana gustatzen bazaizu eta babesa eman nahi badiguzu baina modu pertsonalean inplikatu gabe, martxan dagoen proiektuetakoren bat edo zentroaren funtzionamendu globala diruz lagundu daitezke, modu indibidualean edo enpresa zein erakunde baten izenean.
 
Egin ezazu dohaintza indibidual bat, zeure kabuz edo zure familiaren izenean laguntza ekonomikoren bat eman nahi badiozu gure proiektuetakoren bati. Modu horretan, hegaztiei eta euren habitatei buruzko ikerketan, babesean eta kontserbazioan aurrera jarraitzeko laguntza emango diguzu.
 
Enpresa eta erakunde kolaboratzaileak: Enpresa eta erakunde kolaboratzaileak: ingurumen arloko kezkak badituzue eta zuen arduradunek urrats bat gehiago eman nahi badute ikerketarako eta zientzia zein ingurumen arloko dibulgaziorako zentro baten alde, jar zaitez harremanetan gurekin.
 
 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information