Behaketa oso interesgarriak ematen jarraitzen ditu Gautegiz Arteagako padurak aurtengo udaberrian

Osteguna, 2012(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 15:58etan

Maiatzaren lehenengo hamabostaldian zehar, Gautegiz Arteagako paduretan garai honetan gure eremurako oso ohizkoak ez  diren hainbat hegaztiren behaketa egiten jarraitu da.

Berton ugaltzen dauden espezieekin batera; basahate, txilinporta eta kopetazuriekin batera, bertotik igarotzen dabiltzan eta padura  pausalekutzat erabili duten hainbat espezie interesgarri ikusten ari da.

Kuliska pikarta Gautegiz Arteagako paduran

 Azpimarratzekoak dira horien artean hiru espezie: garai honetan Errusia eta Eskandinabiako Taigako hezeguneetara ugaltzera joateko migrazio bidaian berton geldiunea egin duten Kuliska pikarten kasua alde batetik, 

 

 

 

 

 

 

 

 Itsas enara musuzuria hezegunean atseden hartzen. 

eta  bestetik; Itsas enara musuzuria, Penintsulako eta Europako erdialde eta mediterraneo inguruan ugaldu eta gure inguruan migrazioetan zehar bakanka ikus daitekeen hegaztia, eta azkenik, normalean Urdaibaiko paduretan neguan ikustea errazagoa den Paita arrunta ikus genezake, ahateen artean hain deigarria den espezie horren bikote bat, hainbat egunetan zehar, bertoko basahateekin batera bazkatzen. 

 Paita arrunta basahateekin batera Oruetako behatokiaren aurrean (Gautegiz Arteaga)

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information