Itsas-enara hegalzuriaren behaketa Gautegiz Arteagako paduran

Osteguna, 2012(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 10:35etan

 

 

Urdaibain ikusteko hain zaila eta arraroa den Itsas-enara hegalzuri batek (Chlidonias leucopterus), ikuskizun polita eskaini zigun Gautegiz Arteagako paduran bere hegaldatzeko modu bitxiarekin hezeguneko ornogabe hegalari txikiak harrapatuz zebilela.

 

Itsas-enara espezie hau, urmael, padura eta hainbat motatako hezegunetan ugaltzen da; eta batez ere, Europako hego ekialdean eta Asia erdialdean dauka bere banaketa-eremua.

                        

 

Negu-pasa Afrikan burutzen du, eta nahiz eta migrazio-garaian hainbat behaketa puntual egon Iberiar penintsulan, berezko migrazio-bidea gugandik ekialderantz dauden lurraldeetatik ematen da; beraz, poztekoa da Urdaibaiko Biosfera Erreserban hegazti ikusgarri honen behaketaren ikusle izatea.

.

 

Itsas-enara hegalzuria Kaio hanka-horiaren eta kopeta-zuriaren artean hegaz.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information