Berriak


Ostirala, 2012(e)ko ekaina(r)en 29-(e)an 08:02etan

 

 

Berri pozgarri bat plazaratu beharrean gaude, aurten  zangaluze bikote batek aurrera atera du umaldia Oruetako paduran!!! Ezin dugu ahaztu,  duela 2 urte zangaluzeen hiru bikotek  ugalketa saiakera bat egin zutela Oruetan bertan, eta  urte horretako ekainean eman ziren eurite bortitzen ondorioz habiak galdu zituztela arrautzen inkubazioa bukatu baino bizpahiru egun lehenago.

 

Aurtengoak, duela hilabete hasi zuten gorteiua, eta o habia eraiki eta kokatu zuten urmaelaren erdi-aldean. Urdaibai Bird Centerretik egunero egin zaien jarraipenaren ondorioz guztiz ziurtatu da bikote batek gutxienez txitak arrakasta osoz atera dituela. Irten berriak diren txita horiek hiruzpalau egunen buruan utziko dute habia eta ingurutik hasiko dira gurasoen zaintzapean janari bila. 

 

 Beraz, historikoki espezie honen behaketa guztiak ikusita, Urdaibain  konkretuki eta Euskal Herri atlantiko osoan ere, lehenengo aldiz ugaldu den zangaluze bikotea dela baieztatu genezake. Gertaera honek, Oruetako urmaelak hegazti urtarrei babesa eta lasaitasuna eskaintzen diela egiaztatzen du; eta zer esanik ez, zangaluzearen antzera lurrean habia egiten duten hegaztiei.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 591 592 593 594 595 596 597 598 599 600 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information