Berriak


Astelehena, 2012(e)ko ekaina(r)en 25-(e)an 09:02etan

 

 
 
 
 
 

 Foru Aldundiko basozainek,  baserri inguru batzuetan ematen ari den ekintza desatsegin baten jakinaren gainean jarri gaituzte. Hainbat hegazti aurkitu dituzte, tirokatuta hil  ostean, txorimalo gisa ortuetan eskegita; hain zuzen ere, burutzen duenaren ustez, beste hegazti batzuk euren ortuetatik uxatzeko asmoarekin.

 
 
 
Aurkitu duten hildako azkeneko hegaztia Okil handi bat izan da, Dendrocopos major
 
 
 
 
 
 

Aipatutako ekintza, animalien babeserako dauden hainbat legeren arabera, guztiz debekatuta egotetik aparte, jarrita dauden helburua lortzeko ez du ezertarako balio. Hau da, ez du balio beste hegazti batzuk uxatzeko, hegaztiak azkar ohitzen baitira hildako beste hegaztietara.

 

Hala eta guztiz ere, esan genezake, horrelako ekintzak kasu isolatutzat jo daitezkeela, gaur egun, baserri inguru gehienetan, zentzuzkoa den modura, gure paisaietan ohizkoak diren txorimaloak jartzen baitituzte helburu horretarako. 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 591 592 593 594 595 596 597 598 599 600 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information