Berriak


Asteazkena, 2012(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 05:37etan

 

 

Antzandobi arruntaren (Lanius collurio)  ikerketa eta jarraipen proiektuaren kanpainaren amaierarekin batera,  Iberiar Penintsula mailan ezagutzarik handienetarikoa duen ikerlaria Alberto Lizarraga, gonbidatu zen “Antzandobi arrunta: Bizilekua, Ugaltze-parametroak eta harrapakaritza” izenburuarekin hitzaldia eman zezan.

 

Hitzaldiaren aurretik, Juan Arizagak espezie horrekin Bizkaian eta konkretuki Urdaibain amaitu berri zen kanpainaren nondik norakoen laburpen bat egin zuen. Kanpainan zehar aurkitu ziren lurraldeen errepaso bat egin zuen eta Bird Centerren partez eskerrak eman zizkien bere lanarekin parte hartu zuten boluntario guztiei.

 

Horrekin batera, jarraitutako bikote guztietatik markatu beharreko arrak nola aukeratu ziren azaldu zuen, eta zentroko ikerlari taldearen eskutik egin zen markaketa prozesua, datu biometrikoen hartzea eta geolokazizadorearen jartze prozesua nola joan ziren komentatu zuen. 

Horren ostean, Alberto Lizarragak Antzandobi arruntaren ekologia eta biologiari buruzko alderdi garrantzitsuenak ezagutzera eman zituen, kontinente-mailako distribuzioari buruzko datuak eman ostean berak ikertutako Nafarroako lurraldean espeziearen banaketa azalduz.

 

Bestalde, Nafarroan jarraitu zituen bikoteek, ugaltze-lurralde eta habitatak aukeratzeko orduan erabiltzen zituzten ezaugarriei buruz mintzatu zen eta beste populazio batzuen datuekin alderatu zituen. Horrela, habiaren ezaugarriak eta ugaltze parametroen azalpenekin batera, Antzandobia bezalako espezie batetan, hainbat animalia desberdinen eskutik jasaten duen harraparitzak duen garrantziaz eta horrek espezie honen banaketa-eremu desberdinetan suposatzen duen mehatxuaz hitz egin zuen.

 

Azalpenak amaitzearekin eta batera, galdera tarte oso interesgarria zabaldu zen, non bertara hurbildutakoek, Bizkaian egindako jarraipenean ikusitako hainbat datu konparatu eta alderatu zituzten hizlariak egindako lanarekin.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 591 592 593 594 595 596 597 598 599 600 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information