Kuku mottoduna Urdaibain

Osteguna, 2012(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 07:41etan

 

Kuku mottoduna (Clamator glandarius), mediterranear eskualdekoa den kuku espezie hau ikusi ahal izan da atzo Urdaibain. Behaketa, hegazti heldu bati zegokion eta Busturiko landazabal inguruan ikusi ahal izan zen. Litekeena da, ikusitako hegaztia migratzailea izatea, Urdaibain espezie honi dagozkion behaketak oso oso arraroak baitira; gainera,  Kuku mottodunaren paleartikoko ugaltzeko gune garrantzitsuenak Penintsula Iberiarreko alde kontinental eta mediterranearrean eta Turkia mendebaldean aurki daitezke. 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information