Gure artean dira aurtengo lehenengo antzandobiak!!!

Astelehena, 2012(e)ko maiatza(r)en 07-(e)an 14:16etan

 

 
Ostiralean, maiatzaren 4ean aurtengo lehenengo antzandobiaren behaketa burutu genuen Busturiko herriko baserri inguru batetan.
 
Ikusitako alea, bere ehizalekua den adar batetatik, belardira salto egin eta hainbat matxinsalto espezie, denontzat ezagunak diren kilkerrak eta beste hainbat ornogabe harrapatzen zebilen.
 
Luis Silva, ornitologian zalea eta zentroko laguntzaile denak, bi egun beranduago antzandobi ar bat ikusi zuen bestea ikusitako lekutik hurbil; beraz litekeena da, umatzeko lurraldea finkatzeko kontutan dabilen ar berbera izatea.
 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information