Bizkaian Antzandobi Arruntaren Ikerketan laguntzeko boluntariotza
Asteazkena, 2012(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 10:50etan |
Urdaibai Bird Center-etik (Aranzadi Zientzi-elkartea) 2012ko umaldian zehar, Bizkaian eta bereziki Urdaibaiko Biosfera Erreserba eta inguruan, Antzandobi arruntaren (Lanius collurio) jarraipena burutzeko ikerketa, eraztunketa eta geolokalizadore bidezko markaketa-kanpaina bat eramango da aurrera. Proiektua aurrera eramateko boluntarioen laguntza eskatuko da.
Antzandobi Arruntaren ohiko habitata
Boluntarioen oinarrizko funtzioa proiektuaren barruan, hurrengoa izango da:
-Umatze-lekuen prospekzioa eta bikote habiagileen detekzioa.
Interesatuta dagoen edozeinek, ornitologian jakituna izan ala ez, parte hartu ahal izango du proiektu honetan.
Lan-denboraldia:
-2012ko Maiatza - Ekaina.
Antzandobi Arruntaren emea
Izen-ematea:
Proiektuan parte hartu nahi duen guztiak
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera posta elektroniko bat bidali beharko du. Posta honen izenburuan jarri behar duzue “Proyecto Lanius” eta edukietan jarri: izena eta bi abizenak, bizilekua eta ornitologian daukazun ezaguera-maila zehaztu (ezer ez, baxua, ertaina, altua).
Izen-emateko epemuga:
2012ko Maiatzak 14
Izena eman duten boluntario guztiak, Maiatzaren 15ean asteartean 19:00etan Urdaibai Bird Center-era bilera batetara deituko dira proiektuari buruzko lan-egitaraua eta metodologia zehazteko.
|