Berriak


Larunbata, 2012(e)ko abendua(r)en 29-(e)an 13:28etan

Gaur izan da zentruan bertan emandako uretako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroko azken saioa.

curso

Partehartzaileek uretako hegaztien behaketa saio desberdinak egin dituzte

Ikastaroak iraun duen 3 saioetan zehar, bertaratutakoek uretako hegazti desberdinen behaketa zuzenaz gozatzeko aukera izan dute, beraien ohiturak ezagutu, desberdintasunak ikusi eta hezeguneetako espezierik ohikoenak ezagutzen ikasi dutelarik.

cursojon

Teoria klaseak hartzen

Agurra oso berezia izan da. Ikastaroan zehar egindako uretako hegaztien behaketa saio guztien artean, zezentxori eder baten behaketa izan da aipagarriena. Espezie oso interesgarria dugu berau, urria eta ezohikoa izateaz gain, bere ohitura eta kamuflatzeko teknika direla eta oso zail egiten baita gure hezegunetan ikustea.

aves acuaticas en la marisma

Uretako hegaztiak Gautegiz Arteagako hezegunean

Negu honetan Gautegiz Arteagako paduran espezie hau ikusi den lehenbiziko aldia izan da. Udazkeneko migrazioan ikusi ahal izan zen jada, baina neguko lehen behaketa izan da oraingo hau.

botaurus stellaris

Zezentxoria Oruetako behatokitik

avetoro y garza real

Zezentxoria paduran kokatzea zein zaila egiten den adierazten duen irudia

 
<< Hasiera < Aurrekoa 541 542 543 544 545 546 547 548 549 550 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information