Berriak


Ostirala, 2013(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 11:11etan

Europa iparraldeko kostaldeko tundran kumatzen duten 4 Branta musubeltzek osaturiko talde txiki baten presentziaz gozatzeko aukera izaten ari gara.

branta 2

Ahate eder hau, ez da oso ohikoa gure hezeguneetan eta bere tamaina handia eta kolore ilunarengatik bereizten da batez ere gainontzeko ahateetatik.

Itsas beheran, elikatzeko gustokoen dituzten tokietara gerturatzen dira, hau da, Zostera nolti, itsasbeheran bakarrik bistaratzen den eta ingurune gazietara moldatuta dagoen landare urtarra aurkitzen den paduretako lokaztietara hain zuzen ere.

zostera        branta

Zostera noltii                                                               Zosteraz elikatzen dauden Brantak

Branta musubeltzen agerpena Urdaibain urria da baina neguro ematen da, eta beti erabiltzen dituzte padurako zostera dagoen eremu berberak; horrela ba,  landare ezezagun honen eremuak garrantzi ekologiko handikoak dira Brantaren antzera negua gure artean pasatzen duten hegazti urtar askorentzako.  

 
<< Hasiera < Aurrekoa 541 542 543 544 545 546 547 548 549 550 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information