Publikazio berria: Urdaibai Bird Center-ek “Baccharis”-ak lezkadietako hegazti migratzaileen komunitate eta portamoldeetan duen eraginari buruzko artikulua argitaratuko du.
Asteazkena, 2012(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 16:21etan |
Artikulua, "Animal Biodiversity and Conservation" aldizkari zientifikoaren hurrengo alean argitaratuko da. Egindako ikerketak, sakon aztertzen du, alde batetik: Baccharis halimifolia landare inbaditzaileak eragina duen padura eremu bat eta kontroltzat hartu den eraginik gabeko padurako beste eremu batetako hegazti-komunitatearen egituraren arteko diferentzia; eta bestetik, lezkari arruntaren (Acrocephalus scirpaceus) migrazio portamoldeak eta jokaerak eredutzat hartuta, padurako bi eremuen arteko konparaketa; batez ere, markatutako aleen egonaldi-denbora eta erreserben irabazte-tasa kontutan hartuta. Baccharis-ak eragindako padura eremua Emaitzak aztertuz, argi dago Bakarisak eragina duela ikertu diren aspektuetan. Komunitate-mailari dagokiola, bakarisaren eragina daukan lezkadian, basoetakoak berezkoak diren espezieak dira erabiltzailerik nagusienak, lezkadietako espezieen kaltean. Portamoldeari dagokiola, bakarisak eragindako lezkadian jarraitu ziren benarriz arruntak (Acrocephalus schoenobaenus) denbora gutxiago iraun zuten lekuan bertan eta gainera proportzioz, ondo kontserbatutako lezkadietan zeudenak baino gutxiago loditu ziren.
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus) Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus) Beraz, datuak aztertu ondoren: bakarisak lezkadietara lotuta dauden espezie migratzaileen komunitate eta portamoldeengan, efektu negatiboa daukala ondorioztatu daiteke.
|