Berriak


Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an 12:29etan

patiamarilla mapa

Inocêncio Oliveirak Izaroko irlako ugaltze kolonian eraztundutako kaio hankahori baten argazkia bidali digu Portugaleko herri batetatik. Kaioa Aitor Galarza ikertzaileak udaberri honetan ugaltzen zegoela eraztundu zuen heldu bat da, eta 2004. urtetik abian den Izaroko irlako kaio hankahorien koloniaren jarraipen programaren baitan markatu zen.

4B.KX      

Inocênciok argazki hau Matosinhos-eko (Oporto)  hondartza batetan atera zuen 2012ko azaroaren 12an. Matosinhos eta Urdaibairen artean zuzenean dagoen distantzia 550 km-takoa da, baina seguruenik, kaioak zuzenean egin beharrean, kostaldetik jarraituz egingo zuen bidaia; guztira, 810 km-tako distantzia betez. Kantauriko kaio hankahori heldu batentzako (Larus michahellis lusitanicus) dokumentatuta dagoen bidaia luzeenaren aurrean aurkitzen gara. 

 IMG 2223

Izaro irlako kaio hankahorien kolonia.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 541 542 543 544 545 546 547 548 549 550 Hurrengoa > Amaiera >>
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information