Larunbata, 2013(e)ko urtarrila(r)en 05-(e)an 14:49etan |
Txori zezen arrunta (Botaurus stellaris) hainbatetan ikusia izan da Gautegiz Arteagako hezeguneetan abenduak 29az geroztik. Egunean zehar, bere lumajeak duen kolore eta itxura bereko landaredian ezkutatzeko ohitura du hegazti iheskor honek, eta padurako landarediaren artean behatzea oso zaila egiten da.
Zenbaitetan, momentu labur batez, begi-bistara azaltzen da eta esperientzi ornitologiko paregabea eskaintzen du. Horrela gertatu zitzaion pasadan urtarrilaren 2an, hasi berri dugun urte honetan Diego Garcia Venturari. Goiz horretan, Oruetako behatokitik argazki bikain hau atera zuen, bertan Txori zezena bereizten da lehortutako lezkadian pausatuta, inguruko landarediarekin kromatikoki bat eginez. Kolaboratzaile honek baieztatzen duenez eta zentrotik bertatik ere ikusi dugunez, lertxun hauskara da sarritan txori zezena lehenengo antzematen duena. Poliki-poliki bera dagoen lekura hurbiltzen da eta txori zezena urduritzen hasi eta hurbil dagoen beste lezkadi batera hegaz egitera behartzen du, horrela gure bistan agerian geldituz.
|